http://servicios.diariovasco.com/pg060401/prensa/noticias/Cultura/200604/01/ DVA-SUB-348.html
Xabierrek: "Euskaltzaindian, nahi gabe ere, halako jokabide endogamiko samar bat antzeman daiteke. Literaturgileak sartzea poztekoa da; lehenago ere egin behar ote zen pen-tsa liteke, baina tira. Poztekoa, ez idazleen harrotasunagatik, lan akademikoari ekarpen handia egin diezaioketelako baizik. Alde horretatik, ez da oso dotorea izan euskaltzainen baten adierazpena, Atxaga proposatzeko arrazoi nagusitzat nazioarteko itzala aipatu baitu. Prestigioa badu, noski, baina horrez gain hizkuntzarako sentiberatasun fina, hizkuntzaren benetako maisua den aldetik. Eskertzekoa litzateke Atxaga bakarra ez izatea, bai baitira aspaldian euskaltzain oso behar zuten idazle gehiago. Beren erabilera zaindu eta hizkuntz sormenagatik, hiru nabarmenduko nituzke, 40, 50 eta 60ko hamarkadetan jaioak: Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre eta Aingeru Epaltza. Akademikoen ile urdinduei zor zaien errespetuagatik ez dut proposatuko 70eko hamarkadan jaiotako beste idazle aparteko bat». -- Andurenak ez dik, neretzat, azalpenik behar... Koldorena ulertzea ez zaidak kostatzen. Baina, jakinminez baino ez, zergatik Aingeru euskaltzain? Amatiño Oharra: Aingeru kazetaria duk eta pare bat urtez elkarrekin lan eginak gaituk. Berriketabako mutil on eta leiala.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
