Kaixo, internet kontuetan (edo zerrenda bateko partaide gisa) isila den horietakoa naiz, baina bizi naiz bizi.
Wikipediako kontu hau atera dela-eta, galdera bat bota nahi nuen, ea norbaitek laguntzen didan. Nora eta norengana jo beharko nuke bertan dagoen datu bat aldatzeko? (saiatu naiz Wikipediak berak ematen dituen jarraipideei jaramon eginez aldatzen, baina ez dut lortu). Gauza zera da: (ez dakit ze merezimendurekin, baina) nire izena agertzen dute Wikipedian, baina Joseba Etxarri Garmendia gisa. Izen horren azpian nire datuak, sorteguna-eta ipintzen dituzte. Gauza da nire bigarren deitura ez dela Garmendia, Lizeaga baizik eta, azaltzekotan, halaxe azaltzea nahi nuke, internetek daukan erreferentzialtasunarekin gainera, akats horrek zabaltzeko arriskua baitu. Ea norbaitek laguntzen didan. Joseba ----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]> To: "'Eibartarrak zerrenda'" <[email protected]> Sent: Monday, April 03, 2006 12:32 PM Subject: [eibar] Wikipedia Iñok bajakik zelan finanziatzen dok enziklopedixa hau? http://es.wikipedia.org/wiki/ Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
