TVEn izan den huelga dela-eta, nabarmena da gero zein ezberdina den huelga telebistan egin edo beste edozein produkzio-enpresatan.
Ez ditut sekula ahaztuko ETBk orain dela 20 urte luze izan zituen huelgak, besteak beste ni nintzelako zuzendaria, "patronala" alegia. Orduan jabetu nintzen ni telebistan huelga egiteko hainbat modu dagoela eta, mutur biak azaltzekotan, honako bi hauek bai behintzat: Bat: Dozena erdi langilerekin 24 orduko programazio ona egin daiteke, albisterik gabe eta sekulako filme eta programa grabatuez. Bi: Baita %90 langile (1985eko kasuan) lanean jarri egunean zehar 15 minutuko bi albistegi egiteko eta gainerako 23:30 orduetan "carta-de-ajuste" jartzeko. Lehen formulan, langileak benetan huelgan daude, ez dute lanik egiten, ezta kobratzen ere, eta hala ere audientziak batere kejatzeko arrazoi handirik ez. Bigarren formulan, langileak "huelgan" egon arren langilerik gehienak lanean jarraitzen dute, baita kobratu ere, nahiz eta egun guztian zehar pantailan irauten duen "carta-de-ajuste"k sekulako inpaktua eragin audientziaren aurrean. Lehen formula huelgaren iraupenaren kaltetan doa, langileek ez baitute kobratzen eta audientziak, berriz, huelgarik dagoenik ere sumatu ez. Zilegi al da? Bigarren formula huelgaren iraupenaren mesedetan doa, audientziaren aurrean huelga bortitzaren itxurak egin arren langileek kobratzen jarraitzen baitute. Zilegi al da? Guzti honekin ez dut huelga-eskubiderik ukatu nahi, ezta zein aldek duen edo ez duen arrazoirik adierazi ere. Esan nahi dudan bakarra zera da: Teknologiak hainbat eskema tradizional hausten dituela eta, besteak beste, eztabaida etiko berri bat sortarazten duela, telebista publikoaren audientziaren eta langileriaren eskubideak aztertzerako orduan. Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
