|
Imanoltxuk:
>Arzallusek ez jetsan emon (Del Olmori) gura eta kitto, gogoko ez
zakalako.
Oin, hiria leittu eta gero,
sentimendu kontuaz gain arrazonamendu auzia dirudi, zer zakan Arzallusek hor
irabazteko?
-- Halanda be, gaia
hire gustukua danezkero, beste pare bat ñabardura.
Nik ez
juat uste edozein gizarte--eremutako (politika, ekonomia, kirola zein
literatura) liderrak ezein komunikabide edo kazetari ziharo uxatu
bihar dauanik. Gauza bat dok aukera gitxi emotia, baiezkua edozein
atxakixaz luzatzia edo oso lantzian behin baiño ez alkarrizketarik
onartzia, baiña sekula alkarrizketatuko ez hauala aldez aurretik dakixan
kazetarixa oso arriskutsua dok, bestiak beste ernegauta dagualako,
gitxietsia sentitzen daualako bere burua eta amorruaz erreakzionauko daualako
hire gaiñian berba ein bihar dauan bakoitxian. Horretara, hobe tarteka-marteka
amaiñ emotia, itxurak gordetzeko baiño ez bada be, errelaziñua erabat ez
etetzeko, gitxieneko errespetuari eusteko.
Beste
gauza bat dok hire gizarte-eremutik edo merkatu naturaletik kanpora jiharduan
komunikabidia. Esate baterako, Australiako (edo Alemaniako) komunikabidian
arriskua ez dok hire kontra daguala, hik normalian erabiltzen dittuan berbak eta
ideiak hango publikuak ez dittuala aitzen baiño. Burujabetza,
autodeterminaziñua, eskubide historikuak, autonomi-estatutua, Nafarroa,
Iparraldea, bakegintza, normalizaziño politikua, mahai bat, mahai bi... guk
takian potian erabiltzen dogun metahizketa hori ez jok hamendik kanpora iñork
aitzen. Hango kazetaritxak bajakik bere publikuak ez detsala ulertzen, eta
orduan beste hainbat berba erabilli bihar jittuk ordezko, "danian ulergarrixak"
diranak: terrorismua, independentzia, seseziñua, erresistentzia, inbasoriak
etab. Eta, biaramonian, hik Australian borondaterik onenaz egindako
"didaktismua" Madrilgo telebistan edo Bilboko periodikuan agertzen dittuk eta
astebeterako polemika antzua sortu...
Amatiño
Eskerrik asko. Oso interesante.
Behin entzun najetsan
Arzallusi esanez Del Olmori sekulan ez zetzela elkarrizketarik emon (ezta
emongo, diñot).
Gero beste bitan adittu
najetsan Del Olmori horren kontura, eta nik sekulan ez juat bere progama
entzun. Baten esan juan baietz, holaxe zala, eta bestian ezetz, ez zala egixa,
eta bigarren eta azkeneko honetan emon jestan Arzallusi inportantzia
kentzeagatik egitten zebala.
Kontua adittean sentimendu
kontua zala begitandu jatan. Arzallusek ez jetsan emon gura eta kitto, gogoko
ez zakalako.
Oin, hiria leittu eta gero,
sentimendu kontuaz gain arrazonamendu auzia dirudi, zer zakan Arzallusek hor
irabazteko?
Imanoltxu.
----- Original Message -----
Sent: Sunday, April 16, 2006 6:37
PM
Subject: RE: [eibar] Espainiako
Segurtasun Idazkariaren bideoa
Imanoltxuk:
>Jakinmin
teknikoa, agian jefe-prentsa batek erantzun leikena. Halakoetan,
elkarrizketa publikoetan, zer egin dau huts? elkarrizketatuak? tranparen bat
jarri detse komunikabidekoek? jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu
zeben elkarrizketaren kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen
dau, gutxi gora behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la
entrevista")?
-- Ez jakixat
zeraittik baiña bajirudik oingo honetan neri luzatutako galderak dirala....
galdera asko hain zuzen be. Ahaleginduko nok erantzuten.
1. Hasteko, nik ez najetsakek sekula Antonio
Camachori Australiako telebistan alkarrizketarik eitterik aholkatuko.
Camachok ez jekan Australian irabaztekorik bape, parra edo galdu
baiño. Alkarrizketiak ondo urten izan baleuk, australiarrok ez
lajeukiek goguan be hartuko (imajinau aldrebes, Australiako Segurtasun
Idazkarixa ETB1n), Berriak ez
lajeukek jasoko eta guk ez gendukek sekula jakingo, ezta oin aittatu
biharrik be izango. Aittatzen jiharduagu bere kaltian urten zalako.
Horretara, lehen eta behingoz, prentsa-arduradunak ez juan alkarrizketa hori
onartu bihar.
2. Nik ez
juat uste iñok iñori tranparik jarri detsanik, apropos behintzat.
Baiña Australiako telebistak Australiako ikusentzuliendako berba ein bihar
jok... australiarrok ezer gitxi dakixen gaiaz.
3.
Normalian alkarrizketen gaixak ez jittuk hitzartzen. Nork alkarrizketatu,
noiz, nun, zenbat denpora... erak eta moldiak bai, baiña galderak
ez.
4. Edozein
alkarrizketa gitxieneko konfiantzian frutua dok. Alkarrizketatuan esku daok
jakiñeko komunikabidian edo kazetaritxan eskeintzia onartzia, baitta
momentua be. Kazetarixak be beste horrenbeste eitten jok (gaixa, aukeria eta
momentua ez dittuk sekula neutralak). Baiña, behin onartuezkero, ez daok
baldintza ideologiko edo komenigarrixetan jarduterik. Pentsau biharra
daok biak dirala profesionalak. Bai galdegillia eta baita erantzulia be.
Batek jakin bihar jok galdetzen eta bestiak erantzutzen. Nik ez juat
ezautzen konfiantza hori hautsi dauan kasurik. Alkarrizketian izenburua edo
titularra izan lajeikek gustukuena edo ez (gaiñera gehixenetan ez jok
alkarrizketagilliak aukeratzen, bere jefiak baiño), baiña erantzunak,
hamarretik bedratzi terditan, zuzen edo egoki xamar jaso izaten dittuk,
GARAn nahiz LA RAZONen izan.
5. Nere
ustez, Imanoltxuk biltzen dauan alkarrizketa horretan (behin
eittia onartuezkero) huts ein dabena alkarrizketatua dok. Patxadaz edozer
erantzun izan baleuk edo, esate baterako, mindu biharrian edo defentsiban
hasi biharrian, lasai-lasai erantzun orokorrak emon izan balajittuk, oin ez
giñakiaz kasu hau aittatzen egongo.
Amatiño
De:
[EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED]En nombre de Imanol
Trebiño Enviado el: miércoles, 12 de abril de 2006
22:31 Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda Asunto:
[eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren
bideoa
Ez dakit Berria-ko web
orrian (http://www.berria.info/azala.php)
gaur eguastena 12 behintzat eskuman goi aldian agertzen dan "Torturaz
galdetzea ezeroso denean" izeneko bideoa (agian zuzen helbide honetan: http://www.berria.info/multimedia/multimedia.php).
Konexio on samarra eduki behar ikusteko. Bertan Espainiako
Segurtasun Idazkari Antonio Camachori elkarrizketa egiten detse Australiako telebista batean eta demaseko erreakzioa
daka!.
Horren aurrean, nire
ausnarketak eta galderak:
1. Elkarrizketa osorik ikusi behar hobeto
juzgatzeko
2. Ikusten danetik:
- Zelako erantzuteko
kapazidade gutxi morroi horrena!
- Eta zelako harrokeria!
Gustatzen ez jakozan galderak egitten detsenian elkarrizketarik ez dagoela
esan eta kitto :-( )
- Hain harroa izanda
seguru ez dakiela inutil hutsa dala, baina izan zeikean be justu egun
txarra zaukala, izan leike.
- Bistan da ez dakala
batere ohiturarik galdera gatx samarrak jasotzen. Espainian inork ez detsa
horretaz galdetzen.
3. Jakinmin teknikoa, agian jefe-prentsa
batek erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa publikoetan, zer egin dau
huts? elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse komunikabidekoek?
jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu zeben elkarrizketaren
kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau, gutxi gora
behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la
entrevista")?
Imanoltxu.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko:
[EMAIL PROTECTED]
|