Hariaren mutur bat hartuta, eta, benetan, oso interesanteak iruditzen jatazak politika informatiboaren gaineko hire ausnarketak. Diñudan legez, beste zertzelada bat, ondorengo parrafoaren aitzakian:
 
    "Burujabetza, autodeterminaziñua, eskubide historikuak, autonomi-estatutua, Nafarroa, Iparraldea, bakegintza, normalizaziño politikua, mahai bat, mahai bi... guk takian potian erabiltzen dogun metahizketa hori ez jok hamendik kanpora iñork aitzen. Hango kazetaritxak bajakik bere publikuak ez detsala ulertzen, eta orduan beste hainbat berba erabilli bihar jittuk ordezko, "danian ulergarrixak" diranak: terrorismua, independentzia, seseziñua, erresistentzia, inbasoriak etab."
 
    Lehenguan Begoña Errastiri adittu najetsan euskal irrati batean. Elkarrizketak aurrera zoiala, gauza batek bestia dakarrela eta, "erabakitzeko eskubidia" aitatu behin baino gehiagotan, eta galdetzailiak galdetu jetsan "eta zer da erabakitzeko eskubidia autodeterminazioa ez bada"? justu nik une horretan nakan itaun bera.
 
    Eta Begoñak erantzun egin juan. Bai, erantzun egin juan, baina ni, adi-adi nenguala, ez nintzuan ezertaz jabetu, eta galdetzailea nire ustez bez. Nire kautan esan najuan: "Uiiiiiiiii, maaaalooooo" Halako kontzeptuak barra-barra saltzen dozkuezenian eta erabiltzen dittuezen politikook zer dan be ez dakixenean, edo azaltzen ez dakixenian... maalooo.
 
    Ez jakiat, agian Australiako kazetari bati deitu behako jetsagu "hainbat berba erabili dagixan ordezko, danian ulergarrixak".
 
        Guardiako eibarnauta bat.
 
   
 
 
 
 
 
 
 
----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Monday, April 17, 2006 11:30 AM
Subject: RE: [eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren bideoa

Imanoltxuk:
 
>Arzallusek ez jetsan emon (Del Olmori) gura eta kitto, gogoko ez zakalako.
    Oin, hiria leittu eta gero, sentimendu kontuaz gain arrazonamendu auzia dirudi, zer zakan Arzallusek hor irabazteko?
 
-- Halanda be, gaia hire gustukua danezkero, beste pare bat ñabardura.
 
   Nik ez juat uste edozein gizarte--eremutako (politika, ekonomia, kirola zein literatura) liderrak ezein komunikabide edo kazetari ziharo uxatu bihar dauanik. Gauza bat dok aukera gitxi emotia, baiezkua  edozein atxakixaz luzatzia edo oso lantzian behin baiño ez alkarrizketarik onartzia, baiña  sekula alkarrizketatuko ez hauala aldez aurretik dakixan kazetarixa oso arriskutsua dok, bestiak beste ernegauta dagualako, gitxietsia sentitzen daualako bere burua eta amorruaz erreakzionauko daualako hire gaiñian berba ein bihar dauan bakoitxian. Horretara, hobe tarteka-marteka amaiñ emotia, itxurak gordetzeko baiño ez bada be, errelaziñua erabat ez etetzeko, gitxieneko errespetuari eusteko.
 
   Beste gauza bat dok hire gizarte-eremutik edo merkatu naturaletik kanpora jiharduan komunikabidia. Esate baterako, Australiako (edo Alemaniako) komunikabidian arriskua ez dok hire kontra daguala, hik normalian erabiltzen dittuan berbak eta ideiak hango publikuak ez dittuala aitzen baiño. Burujabetza, autodeterminaziñua, eskubide historikuak, autonomi-estatutua, Nafarroa, Iparraldea, bakegintza, normalizaziño politikua, mahai bat, mahai bi... guk takian potian erabiltzen dogun metahizketa hori ez jok hamendik kanpora iñork aitzen. Hango kazetaritxak bajakik bere publikuak ez detsala ulertzen, eta orduan beste hainbat berba erabilli bihar jittuk ordezko, "danian ulergarrixak" diranak: terrorismua, independentzia, seseziñua, erresistentzia, inbasoriak etab. Eta, biaramonian, hik Australian borondaterik onenaz egindako "didaktismua" Madrilgo telebistan edo Bilboko periodikuan agertzen dittuk eta astebeterako polemika antzua sortu...
 
    Amatiño
 


Eskerrik asko. Oso interesante.
    Behin entzun najetsan Arzallusi esanez Del Olmori sekulan ez zetzela elkarrizketarik emon (ezta emongo, diñot).
    Gero beste bitan adittu najetsan Del Olmori horren kontura, eta nik sekulan ez juat bere progama entzun. Baten esan juan baietz, holaxe zala, eta bestian ezetz, ez zala egixa, eta bigarren eta azkeneko honetan emon jestan Arzallusi inportantzia kentzeagatik egitten zebala.
    Kontua adittean sentimendu kontua zala begitandu jatan. Arzallusek ez jetsan emon gura eta kitto, gogoko ez zakalako.
    Oin, hiria leittu eta gero, sentimendu kontuaz gain arrazonamendu auzia dirudi, zer zakan Arzallusek hor irabazteko?
            Imanoltxu.
----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Sunday, April 16, 2006 6:37 PM
Subject: RE: [eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren bideoa

Imanoltxuk:
 
>Jakinmin teknikoa, agian jefe-prentsa batek erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa publikoetan, zer egin dau huts? elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse komunikabidekoek? jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu zeben elkarrizketaren kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau, gutxi gora behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la entrevista")?
 
-- Ez jakixat zeraittik baiña bajirudik oingo honetan neri luzatutako galderak dirala.... galdera asko hain zuzen be. Ahaleginduko nok erantzuten.
 
1. Hasteko, nik ez najetsakek sekula Antonio Camachori Australiako telebistan alkarrizketarik eitterik aholkatuko. Camachok ez jekan Australian irabaztekorik bape, parra edo galdu baiño. Alkarrizketiak ondo urten izan baleuk,  australiarrok ez lajeukiek goguan be hartuko (imajinau aldrebes, Australiako Segurtasun Idazkarixa ETB1n), Berriak ez lajeukek jasoko eta guk ez gendukek sekula jakingo, ezta oin aittatu biharrik be izango. Aittatzen jiharduagu bere kaltian urten zalako. Horretara, lehen eta behingoz, prentsa-arduradunak ez juan alkarrizketa hori onartu bihar.
2. Nik ez juat uste iñok iñori tranparik jarri detsanik,  apropos behintzat. Baiña Australiako telebistak Australiako ikusentzuliendako berba ein bihar jok... australiarrok ezer gitxi dakixen gaiaz.
3. Normalian alkarrizketen gaixak ez jittuk hitzartzen. Nork alkarrizketatu, noiz, nun, zenbat denpora... erak eta moldiak bai, baiña galderak ez.
4. Edozein alkarrizketa gitxieneko konfiantzian frutua dok. Alkarrizketatuan esku daok jakiñeko komunikabidian edo kazetaritxan eskeintzia onartzia, baitta momentua be. Kazetarixak be beste horrenbeste eitten jok (gaixa, aukeria eta momentua ez dittuk sekula neutralak). Baiña, behin onartuezkero, ez daok baldintza ideologiko edo komenigarrixetan jarduterik. Pentsau biharra daok biak dirala profesionalak. Bai galdegillia eta baita erantzulia be. Batek jakin bihar jok galdetzen eta bestiak erantzutzen. Nik ez juat ezautzen konfiantza hori hautsi dauan kasurik. Alkarrizketian izenburua edo titularra izan lajeikek gustukuena edo ez (gaiñera gehixenetan ez jok alkarrizketagilliak aukeratzen, bere jefiak baiño), baiña erantzunak, hamarretik bedratzi terditan, zuzen edo egoki xamar jaso izaten dittuk, GARAn nahiz LA RAZONen izan.
5. Nere ustez, Imanoltxuk biltzen dauan alkarrizketa horretan (behin eittia onartuezkero) huts ein dabena alkarrizketatua dok. Patxadaz edozer erantzun izan baleuk edo, esate baterako, mindu biharrian edo defentsiban hasi biharrian, lasai-lasai erantzun orokorrak emon izan balajittuk, oin ez giñakiaz kasu hau aittatzen egongo.
 
Amatiño
 

 

De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED]En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: miércoles, 12 de abril de 2006 22:31
Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren bideoa

    Ez dakit Berria-ko web orrian (http://www.berria.info/azala.php) gaur eguastena 12 behintzat eskuman goi aldian agertzen dan "Torturaz galdetzea ezeroso denean" izeneko bideoa (agian zuzen helbide honetan: http://www.berria.info/multimedia/multimedia.php). Konexio on samarra eduki behar ikusteko. Bertan Espainiako Segurtasun Idazkari Antonio Camachori elkarrizketa egiten detse Australiako telebista batean eta demaseko erreakzioa daka!.
 
    Horren aurrean, nire ausnarketak eta galderak:
 
 
1. Elkarrizketa osorik ikusi behar hobeto juzgatzeko
 
2. Ikusten danetik:
    - Zelako erantzuteko kapazidade gutxi morroi horrena! 
    - Eta zelako harrokeria! Gustatzen ez jakozan galderak egitten detsenian elkarrizketarik ez dagoela esan eta kitto :-( )
    - Hain harroa izanda seguru ez dakiela inutil hutsa dala, baina izan zeikean be justu egun txarra zaukala, izan leike.
    - Bistan da ez dakala batere ohiturarik galdera gatx samarrak jasotzen. Espainian inork ez detsa horretaz galdetzen.
 
3. Jakinmin teknikoa, agian jefe-prentsa batek erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa publikoetan, zer egin dau huts? elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse komunikabidekoek? jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu zeben elkarrizketaren kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau, gutxi gora behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la entrevista")?
 
    Imanoltxu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to