|
Kontu serio-serio bada be, barre
eittea pekatu larria be ez da. Ointxe nao leitzen Jose Antonio
Agirreren "Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz". Horrelaxe kontatzen
dittu Intxortetako burrukaldiak:
"Hiru egunetan Beldarrainen gudu-taldeek etenik
gabe eta indarrez egin zieten aurre etsaien eraso guztiei: tankeei atzera agin
arazi zieten zehaztasun harigarriz botatzen zituzten esku bonben bidez, gure
gudari gehienak pilotari trebeak baitziren. (...) Gerra eta kirola nahasten
zituen eredu hori ez zen berria gerra honetan. 1914koan, Chiquito de Cambo eta
beste euskal pilotari batzuk oso ezagun egin ziren xisteraren laguntzaz granadak
distantzia harrigarri bateraino jauritzen zituztelako. Elgeta defendatzen
zutenek antzera asmatu zuten lehergailuekin pilota jokoan ibiltzen, eta horrela
tanke ugari deuseztatu eta etsaiei ihes egin arazten zieten."
it
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
