Joseba Etxarri(e)k dio:
Kaixo Serafin,
Zerrendan apenas idazten duen horietakoa izanik, beti neure burua aurkeztu
beharrean sentitzen naiz.
Joseba Etxarri naiz eta gustatuko litzaidake bertsook
www.euskalkultura.com -en argitaratzea, arazorik ikusten ez baduzu.
Testuinguruari buruz zerbait gehiago jakin nahiko nuke, daturik badaukazu
behintzat. Ondo ulertu badut, Aitzolen paperen artean agertutako bertsoak
dira. Ba dakizu nondik lortu zituen berak? Zuzenean norbaitek amerikanoren
bati entzun eta transkribituak? Ala inon argitaratu izan dira? Ba al dakizu
ezer horri buruz edota delako Araluzeari buruz?
(Interneten bertan ikusi dut bere beste bertso-sorta pare bat, Euzkadi-n
1931ean argitara emana, hemen:
http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODEGI.pl?Egile=612 )
Hilabete pasexe barru Elkon bertan egongo naiz hamabost egunez udaleku
batean eta galdetuko dut bertsooi edota Mariano de Araluzeari buruz,
emaitzik eskuratzea erraza izango ez dela jakin badakit ere.
Ea bestelako argitasunik ekartzen didazun. Dena den, mila esker bertsoak
konpartitzeagatik.
Joseba
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Kaixo Joseba:
Inongo arazorik ez nahi duzun lekuan argitaratzeko. Testu inguruaren
gainean ez dakit ezer ezta Araluzea artzainaren gainean ere. Horien
aztarnarik aurkituz gero esango nizuke. Zail ikusten dut baina
saiatuko naiz.
Serafin
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]