Igor Leturia wrote: > > Hala ere zalantza/iradokizun batzuk: > > - Ba al du Bitakorak moblogging aukerarik?
Ez, ez dauka momentuz moblogging aukerarik, baina ez dut uste oso zaila izango litzatekeenik COREBlog-ek daukana hartu eta berrerabiltzea. > - Bitakorako captcha sistema erantzunetarako bakarrik ari al zarete > jartzen? Luistxoren arazoa hori zen, baina nirea trackback-spama da... Trackback-entzat ez dago CAPTCHArik, edozein modutan Bitakora-k ez dauka trackbacken inplementaziorik Pingback-a baizik: http://www.hixie.ch/specs/pingback/pingback Edozein modutan trackback/pingback-ak ez dira komentarioak bezain ugariak izaten eta moderatuta edukitzea konfiguratu daiteke, eta berri bat sortzen denean epostaz abisua jasotzen denez, orduan aprobatu, nahi izanez gero. > - Post berrientzako migrazioa proposatzen duzue, zaharrak CoreBlog-en > utzita, edo post zaharrak ere berrira pasatuta? Eta pasatzekotan, eskuz > ala script bidez egiteko asmoa duzue? Ba al duzue zerbait horretarako? Bitakora XML jakin baten formateatutako postak (komentario eta guzti) inportatzeko gai da: http://www.codesyntax.com/en/bitakora/IMPORT.txt Badaukagu, gainera, COREBlog bat formatu horretara esportatzeko script bat (http://www.atxukale.com-eko lagunei esker, beraiek izan baitziren inportazio/esportazio honen betatester), beraz, blog guztiak esportatu eta berriz inportatzea egin beharko litzateke. Blog bakoitzerako 5 bat minutulo lana. > - Izango nuke sistema berrian ere orain arte bezala bloga > pertsonalizatzeko aukera? Pertsonalizatu.... puntu jakin bateraino bai. CSSa guztiz moldagarria da , eta eskumako zutabean agertzen diren elementuak ezin dira aldatu, baina bai ordea berriak gehitu. 'Slot' moduko batzuk ditugu definituta, izen jakin bat duten metodoak existitzen badira hor agertzen dira, eta bestela ezer ez dute erakusten. Agian hau egiteko beste moduren bat pentsatu beharko genuke, baina printzipioz Bitakora blog bat erraz-erraz sortu eta pertsonalizazio minimo bat egiteko (eskuineko kolumnan lotura batzuk gehitu, CSSa aldatu, eskuman HTML zati bat pegatu Flickr-eko argazkiekin, ...) pentsatuta dagoenez, ez diogu buelta gehiegi eman. > > Ez haserretu askotxo eskatzen dudala iruditzen bazaizue, mesedez. > Eskatzea libre denez, nik porsiakaso... ;-) Eskatu, eskatu, horrela Bitakorari gehitzeko 'featurea'k okurritzen zaizkigu eta... Mikel
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
