Behingoagatik PPren alde egin behar dot, zerrenda honetako gai
"estrella" bat ekarriz.
Garbi daukat zein helbururekin ari diren gaia astintzen, baina maila
batean ados nago.
Badakizue, PP ari dela Foru Aldundiaren aurka epaitegietan, A8
autopistaren esplotaziotik ateratako dirua beste ekimen batzuetara ere
bideratzen duelako. PPk dio peajearen prezioak bertako gastuak betetzeko
bakarrik izan beharko lukeela, eta ez beste ez dakit zein azpiegitura
ordaintzeko.
Ni haratago noa, uste dudalako hemen ingurukook gure autopista ez bat
eta ez bi baizik eta 10 aldiz ordaintzen ari garelako:
1. Gure zergak ordaintzean. Nik dakidala Beasaingoek eta guk zerga
berdinak ordaintzen ditugu.
2. Europistas-en eskutan egon denean, autopistaren kostua 4 edo 5
halakotan ordaindu dugulako.
3. Orain peaje "soziala" ordaintzen ari garelako.
eta abar.
Orain galdera: badago modurik jakiteko, A8-Gipuzkoako aurrekontuak nola
dauden? Bidegiri "peajeak ken autopista gastuak" kenketa positiboa
ateratzen zaio ala negatiboa?
Gari
PS: PPkoak ez dira konturatu zein den A8-a ordaintzeko benetako
arrazoia: Eibarrekin lotuta dagoela. Erregela oso sinplea da: EAE (eta
inguruetara zabalduta ere) barruan autopistaz edozein ibilbide egitean,
ordaindua den ala ez erabakitzeko, ikusi behar da Eibarrekin zerikusia
duen. Eibarrera edo Eibartik datozen ibilbide guztiak ordaintzekoak
dira. Bilbotik Eibarrera ordainduta, Donostiatik Eibarrera ordainduta,
Beasain-Donostia doan, eta abar.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]