Berrogeita hamar urte joan dira 1956an Javier Landaburuk “La causa del
Pueblo Vasco” idatzi zuenetik hona. Ordutik hainbat gauza aldatu diren
arren, harrigarri da gero zein pil-pilean jarraitzen duten berak orain mende
erdi egindako hausnarketak, demokraziaz, nazioaz,  herri-eraikuntzaz eta
Europaz.

        Gerra galdu ostean, ia hogei urte zeramatzan Landaburuk erbestean,
premiarik larrienean, familia ugaria aurrera atera ezinik. Egoera politikoa,
berriz, ezin latzagoa, aliatuen leialtasunik eza hasia baitzen
Errepublikaren interesei muzin egiten eta Francoren diktadurari amore
ematen. Euskal aldarriak txakur txikirik balio ez zuen garaian, Landaburuk
nola hala ernaberritu eta, etsipen guztien gainetik, euskal saiakera
politikoak XX. mendean emandako fruiturik oparoenetakoa erditu zuen.

        Landaburu giza-balorez jantzitako demokrata da: “nuestra doctrina es de
generosidad y nuestros adjetivos han de ser de solidaridad”;  bere Herriaren
historia ezagutzen du: “los vascos habían carecido de sentido nacional, tal
como hoy se entiende”; euskara estimutan duen arabar erdalduna da: “atribuyo
al idioma el carácter de cualidad distintiva eminente”; eta indarkeriaren
kontra dago: “no puedo comprender que haya hombres que estén continuamente
en peligro por culpa de otros hombres. No digas que es por la patria”.

        Aldi berean, abertzale praktiko eta errealista da: “no podemos dejarnos 
en
el camino de la libertad los instrumentos de nuestra personalidad futura, y
uno de ellos es el de la relativa riqueza de nuestro pueblo”; etorkizuna
iragartzen du: “hoy ningún Estado es ya dueño absoluto del valor de su
moneda, de su ejército de la orientación de su política exterior”; eta
euskal itun-tradizioa eta erabaki-ahalmena uztartzen ditu: “cualquier
modificación de esos contratos públicos bilaterales debería ser hecha con el
consentimiento de los vascos”.

        Javier Landaburu 1963an hil zen. Ez dirudi geroztik haren ideiak
gainditzeko gauza izan garenik.

        Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to