eskerrik asko erantzun destazuen guztieri.

Xabier Mendigurenek be idatzi desta pribatuan, kontuak gehixago argitzen.

Hamentxe:

---------
Terrama (gaztelaniaz derrama) oso hitz normala da baserri munduan: aseguru antzeko bat, norberak pagatu beharrekoa, eta gero beharra gertatuz gero (behi bat hiltzea, esaterako), kajatik kobratzeko.

danda nire lankide Txikilu zarauztarrak ezagutzen zuen: auzolanean egindako bide-konponketa.
---------


a.




Zarautz inguruan daukagun proiektu baten barruan, hiztun nagusi batzueri jasotako berba-zerrenda bat bialdu deste.

Berba batzuekin zalantzak daukaguz, zer diran, zelan erabiltzen diran...
Ez dakagu testuingururik.

Posta-zerrenda orojakile honetan danerako dago erantzuna, eta ia laguntzerik dakazuen.

'terrama': basarrittarren arteko hermandadia?

'danda' eta 'dandero': bidea eta bidegileak. Bai? Entzun dozue? Esangura hori daka?

'igali': berba ezaguna da, 'fruitua' edo 'frutarbola'. Mende hasierako idazkixetan asko agertzen da, gehixenbat gipuzkeraz. Baina benetan erabiltzen da? Hiztegi batuan eta Azkuen hiztegixan ez da agertzen. Sabinok asmautako berbia da? Inoiz entzun dozue basarrittarren ahotan?


eskerrik asko
Asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to