Josuk: <Hemengo enpresek bi presio jasan behar dituzte: langileena eta <<multinazionalena, eta aukera errezena urrezko arrautzen oiloa saltzea da, <akabo problemak: arazoak <badaude, langileentzat, eta hauek enpresari arazoak ematekotan, AGUR.
-- Ea ondo azaltzen dudan inor mindu gabe. Ni 70 langiledun enpresaren zuzendari (eta jabearen seme) nintzen 1976an, DEIAn euskal erredaktore arrunt izatea eskaini zidaten eta joan egin nintzen, hiru seme-alaba nituela. Egia da joan nintzela gustatzen zitzaidalako, baina baita ere enpresari izateko kasta berezia behar delako. Oso gogorra zen, neretzat behintzat, nahiz gehiago irabazi. Eta, arazo hau larria da Euskadin. Enpresarien seme-alabek nahiago dute beste zerbait izan. Amatiño Irakurtzen hasi naizenean ez neban uste hain ados egongo nintzenik. Baña bai, ados nago esan dozunarekin. Ta nere erantzuna emango dizut. Nere aitxitxa Sabinek Maltzagako txabola baten sortu zeban 48an bere lagun Joserekin AGME, ta hasieran SEATendako piezak egiten ibilli ziran. Dependentzia hori gainditu zan bere momentuan, enpresaren produkzioa merkatuaren beharretara egokituz, eta hori da W. eta Mercedes-ekiko dependiente diran enpresek egin bihar dutena bizirautea edo hazkuntza baldin badute helburu, bestela desagerpenera kondenaturik egongo dira. Dirulaguntzek itxiera luzatu baino ez dute egiten egokipen prozesu bat martxan jarri ezean. Hala be enpresa txikien ikuspegia gero eta gehiago ari da hurbiltzen multinazionalenera, izan ere ekonomia dagoen egoeran egonda, enpresa batek ezin du edozein arrisku hartu, baina hartzeko exijitzen zaie. Hemengo enpresek bi presio jasan behar dituzte: langileena eta multinazionalena, eta aukera errezena urrezko arrautzen oiloa saltzea da, akabo problemak: arazoak badaude, langileentzat, eta hauek enpresari arazoak ematekotan, AGUR. Zaila egoera, baina gure lana beste batzuk merkeago egin badezakete, eta gu ez bagaude prest gutxiago irabazteko, lan hobea egin behar dugu. Josu. http://www.agme.net/web/vista/index.php?modulo=historia ()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()() [EMAIL PROTECTED] www.blogak.com/josu
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
