Erralek aproba batzuk egin ditu, eta nik uste dut blogen migraziorako gertu gaudela.

- Bitakora berrietara joango lirateke zaharreko mezu guztiak, permalink berdinekin, eta erantzunekin.

- Artxiboak eta argazkiak kargatzeko aukera gordeko da, eta eduki finkoak berdin azalduko dira.

- Erantzunetan spam-etik libre egongo dira blog berriak, babes sistema duelako Bitakora berriak. Ikusi http://www.tagzania.com/blog/news/map-controls-in-several-languages mezuan, adibidez, nola erantzuteko irudi batean dagoena igarri behar den-

- Trasladoan gal daitezkeenak: Trackbackak galduko dira. Diseinu desajestuak egon daitezke.

Nire proposamena litzateke: BIKOIZTEA BLOG BATZUK, BI SISTEMAK.

eibar.org/blogak
eta eibar.org/blogak2 egitea

eibar.org/blogak da ofiziala, hor egongo lirateke sistema eraberritua erabiltzea erabaki dugunak, eta Coreblog zaharrekin jarraitzen dutenak.

Baina blogak2 litzateke Bitakora berri batzuk probetan izateko lekua, non Coreblog zaharra dutenek, blog berria probatu dezaketen.

Hau da,
- eibar.org/blogak/mendiguren da oraingo Mendigurenen Corebloga, eta eibar.org/blogak2/mendiguren helbidean du probetarako Bitakora berria, erabakitzen duen arte.

Batzuk ez dugu beharko blogak2-ko bikoiztasun hori. Luistxo eta CodeSyntax-en gaudenok uste dut berehala hasiko ginatekeela Bitakora berriarekin. Iturrik ere ez, ze berak badaki Bitakora erabiltzen. Oro har, pentsatzen dut gainerakook ere sistema berria zuzenean har dezakezuela salbu eta:

- e-Gor: nahiko berezitua du bere Corebloga
- Amatino eta Txikillana: e-postaz argazkiak eta mezuak kargatzera ohituak... e-posta bidezko sarbide hori ez du sistema berriak.

Horrez gain, blog elebiduna dugunok (Erral, Eneko, Luistxo) doiketaren bat edo beste egin beharko diogu gure blogei. Google publizitatea erdarazko bertsioetan mantendu ala ez ere pentsatu beharko dugu, ze 2004ko abendutik hona, kontuak eginda, publizitate horrek 60 dolar eman dizkio Eibar.org-i, 45 euro inguru. Aberasteko ez du balio.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to