Ekitaldi zibikoen inguruan puntualizaziño bi, badaezpada.
Bata: errepublika garaixan Eibarren PSOE eta Alderdi Errepublikoa ziren
nagusixak. Alderdi Errepublikanoa, besteak beste gaur egun esistitzen ez
danez, beti ahaztu egitten da, eta ez zan PSOEa baino gutxiago, izan be
Toribio Etxebarria herriko idazkarixa zanian alkatia Alderdi
Errepublikanokua zan.
Eta bigarrena: alderdi bixon artian hain nabarmen gehiengoa izan
arren... kontuz, ekitaldi zibikoak ziharo gutxiengoa ziran, ixa
anekdotikoak, nik dakidala. Errepublikanuak eta sozialistak bai, gurozuena,
baina ezkontu eta lurperatu elizaz eta kanposantuan abadian
bedeinkaziñuakin. Faltaríamás.
Imanoltxu.
----- Original Message -----
From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak" <[email protected]>
Sent: Monday, June 05, 2006 2:48 PM
Subject: [eibar] Ekitaldi zibikoak
Hementxe kura laikuen inguruko anekdota bat. Candido Eguren "Oka Txikik"
kontautakua.
Politta dalakuan, hementxe:
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/25
-----------
Kura laikua
Aurretik egon zan beran aitta, Marcelino, kura laikua esaten etsena;
lehelengo entierruetan eta hitz batzuek eitten zittuana. Aitta izan zan
ekin zetsana. Gero Benignok hartu zeban haren zera, hori posiziñuori.
Agertu zan Benigno momentu baten, diktaduran. Eta orduan harek esaten
zittuan hitzak eta, entierruetan… Esango detsut neri pasau jatana:
Franzian neguan ni eta anai bat hil jatan; etorri nitzan eta entiarro
bat egon zan. Prietona uste dot zala, Julian Prieto. Haren entierrua
laikua izan zan, eta ein eban hitz Benignok. Eta orduan egunian ikusi
nittuan Ospittaleko abadia eta monjak entiarro zibillera juaten. Eta
entzun nittuan Benignon hitzak: diktaduriaren kontra eta, sobre todo,
contra la burgesia vasca. Ni juan nintzan Benignon etxera eta esan
netsan: “Hi, Benigno, Franzian hastera najoiak atzera, eta emongo destak
kopixa bat ein dittuan hitzena?”. Eta emon estan kopixa bat. Juan
nintzan Franziara eta han nere laguneri esan netsen: “Hauxe eta hauxe
ikusi juat: entierro zibil baten abade bat eta monja bi. Eta gure
lagunak, Benignok, honetxek hitzok ein jittuan”. Ez esten siñisten! Ezin
leikiala izan hori! Esan netsen: “Mutillak, neuk ikusittakua dok hori.
Neuk ikusi juat eta neuk entzun jittuat horrek hitzok, asike ez dittuk
ipuiñak. Eibarren holantxe gauzak pasatzen dittuk. Ez jakixat beste leku
batzuetan, baiña Eibarren holantxe pasau dittuk”.
------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]