Oierrek: <Nere arrazoiak? AHT ez egitteko? * Bakarrik ejekutibuendako izango dalako. -- Ez da egia. Eta, gainera, zer da zuretzat "ejekutibo" bat. Zu ez al zara ejekutiboa?
* Geuri ekarriko dezkuan benefizixuak lortzeko prezio altuegixa daukalako (gastu ekologikua barne). -- Zein prezio ez litzateke altuegia izango? Argitu egizu hori, mesedez. * Herrixandako baiño, enpresa konstruktorendako dalako biharrezkua. -- Zer da Herria? Gaur egun Iruñetik Donostiara autobiatik joaten direnak zer dira, Herria ala konstruktoreak? Iñaki Perurenak esan zidan behin: "Herria aipatuz autobia honen kontra daudenak ez dira inguru honetan bizi. Ez dira Donostiara edo Iruñera egunero joan behar direnak". <Baiña... onartukoztak EAEko Jaurlaritziak be ba daukala zer kritikatu, nere ikuspuntutik! -- Jakina. Hori ez dago eztabaidan. Eztabaidan dagoena da egitasmoa txarra dela frogatzeko trenaren alde daudenak gaiztotzat eta lapurtzat jotea. Horrek frogatzen du, besteak beste, bestelako arrazorik eza. <Izan be, Jaurlaritzia hain prestu eta gogotsu bajabik trenori egitteko akulua sartzen, ba guri etxakuk bape gustatzen! Hortik kritikak. -- Konforme. Ez "zaizue" gustatzen. Bale. Eta? Ni ez naiz gustotan sartzen. <baiña Jaurlaritzia dago ejekutatzen, eta beraz entzun biharko jittuk beriak. -- Seguru baietz. Baina segurutik ez da horrenbeste kritikarik izango UPNk nafar aldekoa egiten duenean eta PSOEk Arabakoa eta Bizkaikoa egiten dituenean. Gogoan izan. <Goguekin geratuko haiz Amatiño, ze ez daukat kontrapropuesta edo programarik prestatuta, benetako demokrazia baten sistemia esplikatzen. -- Erantzuna da. Adierazgarria. <susmua jaukat..."demokrazia errepresentatibo" horren gaiñeko teorixia... gehixago izango dala oingo sistemia zuritzeko modu bat, beste sistema posible bat proposatzeko baiño... (Zelan dok hori... ¿esne-berbak?) -- Bai, horixe, ondo diozu. Esne-berbak dira beti ere bost hogerleko hitz potoloak erabiltzea eta gero bat bera ere garatzeko gauza ez izatea. Baina hori bai, arrazoiak eta frogak eman beharra beti inoren bizkar... progresiaren izenean, jakina. Baina tira, ondo lo egin. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
