Amatiñok:
Baiña beti iñonak definitzen eta kalifikatzen jardun biharrian, zeraittik ez 
dittuk behingoz hire arrazoiak zihazten?

Oierrek:
Nere arrazoiak? AHT ez egitteko?
* Bakarrik ejekutibuendako izango dalako.
* Geuri ekarriko dezkuan benefizixuak lortzeko prezio altuegixa daukalako 
(gastu ekologikua barne).
* Herrixandako baiño, enpresa konstruktorendako dalako biharrezkua.
Batez be hórrek.

Amatiñok:
Proiektua europarra dala, espaiñiar gobernuari dagokixona, guk ez dogula txakur 
txikirik jartzen. Guk geure burua eskeiñi dogula eitteko, lehenago amaitzeko 
baiño ez¡

Oierrek:
Espaiñiar gobernuak izango laeukek, orduan, plana erretiratzeko eskumena, 
erantzun sozialari jaramon egin ezkeriok. Ondo, honaxe nere akusaziñua 
rebatiduta: "EAEko jaurlaritziak Europari aginduta detza trena egingo 
dabela..." ez dok zuzena eta eurengana jo bihar.

Baiña... onartukoztak EAEko Jaurlaritziak be ba daukala zer kritikatu, nere 
ikuspuntutik! Izan be, Jaurlaritzia hain prestu eta gogotsu bajabik trenori 
egitteko akulua sartzen, ba guri etxakuk bape gustatzen! Hortik kritikak.

Barkatu adibide "inkomodua" ekartzia, etxuat nahi beste eztabaida bat biztu, 
baiña... Audientzia Nazionaleko autuen errua Madrillen dagoen arren, 
ertzaintzia hárek "hain gogotsu" kunplitzera sartzen danian legez gertatzen dok 
hamen. Normala gero, ertzaintziakin sartzia. Ba AHT kontuan bardin. "Ez, 
Espainiako gauzia dok, ez neri kritikatu". Bai, baiña Jaurlaritzia dago 
ejekutatzen, eta beraz entzun biharko jittuk beriak.

Amatiñok:
Eta amaitzeko, oin nik galdetu nahi juat. Nik aindu najuan demokrazia 
errepresentatibua dala eta ez dala artikulu bat idaztia eta hona botatzia. Eta 
esandakua beteko juat. Baiña, aurretik, eskari bat. Oier, hik gauzak horren 
garbi dittuanezkero, zeraittik ez deskuk hik zertxobait prestatzen sistema 
demokratikuan gaiñian, zertan hobetu leikian, zer esperientzia hoberik dauan 
hor zihar, ze alternatiba proposatu leikian, herri-kontsulta sistemak, noiz, 
noiz ez, etab. etab. Pozik irakurriko juagu eta oingotxe urbitsetan gaozak gero 
hiriak estu hartzeko.

Oierrek:
Goguekin geratuko haiz Amatiño, ze ez daukat kontrapropuesta edo programarik 
prestatuta, benetako demokrazia baten sistemia esplikatzen. Beste iñoiz be esan 
izan deuat, nere ustez ez dok ezinbestekua "plan B" hobe bat prestatuta izatia, 
"plan A" kaskar bat kritikatzeko. Dana dala etxuat uste hire artikulo horretan 
be "demokrazia errepresentatibo" horren gaiñeko teorixia lar garatzeko lekua 
izango duanik; eta susmua jaukat gehixago izango dala oingo sistemia zuritzeko 
modu bat, beste sistema posible bat proposatzeko baiño... (Zelan dok hori... 
¿esne-berbak?)

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to