Oierrek: Ba nik horixe interpretatzen juat. Hona heure berbak, barriro: "Bihar bada hi eta nere arteko diferentzixarik haundixe holako kontuetan zera dok: Hik dudatan jartzen dok erakundiok erabagi onak hartzeko borondaterik ete daken. Eta nik, ostera, dudatan jartzen juat erabagi txarrik hartzeko aukera askorik ete daken." Berba anbiguak izango dira? Zehaztia komeni, orduan. ¿Zer esan gura heban honekin ba?
-- Uste najuan ulertzeko modua zala baiña, ia beste modu batez. Nik ez juat esaten auto-gidarixak sekula trafiko-araurik hausten ez dabenik, edo herritar danok lege zibiko guztiak betetzen dittugunik, eta danok beti ein biharreko guztia eitten dogunik eta ondo ein gaiñera. Nik esaten dotena dok gure gizarte arautu eta aurreratu xamar honetan Administraziñuan azpijanak salbuespena dirala eta ez ohizkua. Zera, nik ixa hogei urtian ikusi dotenez, hau ez dala Marbella. Eta ezin dala hangorik hamengo ezein udaletxetan gertatu, baiña ez hamenguak hobiak garalako, danon artian alkarri jarri detsaguzen kontrolak askoz be zorrotzaguak diralako baiño. Lehen be esan izan juat iñoiz: Neri milloi askotako obrak enkargatzia tokau izan jatak, eta kontua ez dok nik eskua sartu doten ala ez. Kontua dok neri iñork ez destala sekula eskua sartzeko proposamenik ein. Ez dok nere meritua¡ Eta, horretara, nik nere buruari galdetzen jetsat. Ixa 20 urtian Administraziño Publikuan eta, ezta "sujerentzixa" txiki bat be? Zeraittik neri ez eta beste batzueri bai. Hain arpegi serixua ete jakat ba? Iñoiz probau izan baninduen eta nik ezezkua erantzun tira... baiña ez najuek "ikutu" be ein. Nik nere kasua eta ingurukuena baiño ez juat ezautzen. Esangura doten bakarra zera dok: seguru gero kasurik izango dala, baiña ez behintzat jeneralizaziñua eta Administraziño Publikuan daozen guztiak susmagarritzat jotzeko. Oierrek: Oin heu hago hor, eta heu haiz sospetxoso. Neu jartzen naizenian, neu bijilatu biako nozue zorrotz, baiña oin zuen txandia dok. -- Barkatu, ez. Ni ez nok sospetxoso. Izatekotan, hiretzat nok sospetxoso. Bape motibo barik, baiña ez haiz hi nitaz fidatzen, eta behin eta barriro hire jarrera hori konfirmatzen dok. Baina gauza bat dok bijilatu biharra --lapurrik handixena moduan, gure Toribiok esan juan letxe-- eta beste gauza bat bijilatzia eta sospetxia planu berian jartzia. Hik bijilatzeko eskubidia ezezik, obligaziñua be badakak. Baiña ez, ostera, errazoi barik ni sospetxosotzat hartzeko. Oierrek: Jaurlaritzako sail pare batek egin juen prebarikaziño larrixa nere kontra baten, kalte haundixekin. Argi eta garbixa, sailburu bat eta hainbeste mando intermedio kakaztuta. Eta hor juan nintzan ni nere probekin sano-sano, bide egokixetatik salatzera. Abokatuak prozesua abandonatzia errekomendatu zesten, "ez neukalako ezelako aukerarik eta dirua gastatu baiño ez nebalako lortuko". ¿Konplizia nauk orduan? -- Hik jakingo dok. Baiña gauza bi besterik ez. Batetik, lehen be esan najuan eta oin be bai. Iñork besterik demostratzen ez destan bittartian, nik ez jakat motiborik hitaz ez fiatzeko eta ezta hire asmo onik zalantzan jartzeko be. Baiña, aldi berian, beste horrenbeste esango juat hik prebarikatzailletzat jotzen dittuan hórrek saillon arduradunen gaiñian be. Eta, sentitzen juat, baiña ez destak balio hiri emondako errekomendaziño horrek. Hori norberak hartzen dauan aukera bat dok, eta iñor erruduntzat jotzeko atxakixia. Oierrek Etxaukat motibo bakar bat bez EAEn korrupziñua "antxiñako gauzia dala" siñisteko, eta gaur egunian desagertuta dagoala. Etsaia zuek (agintarixok) daukazue barruan, zuek jasan biharko dozue jentian deskonfiantzia. -- Al batera lagata hik danaaz (Administraziño Publikua, Justizia, agintarixak, funtzionarixuak kontratatuak, alderdixak, berauen bihargiñak...) "totum revolutum" bat eitten duala, beste bi ñabardura. Bat, korrupziñua demostratu ein bihar dok, eta korruptuak edo gaizkilliak (terroristak bezela) izen-abizendun pertsonak dittuk (eta ez enpresak, erakundeak edo egunkarixak). Bi, errazoia dakak, Agintaritzak deskonfiantzia sortzen bajok jendian artian errua ez dok jendiana, agintiana baiño. Baiña hau esanda, aurreko errazoi hau ezin leikek izan edozer esateko atxakixia. Bihar bada jende ezjakiñ artian, tira, baiña bere burua erdi maillakotzat dakanak erantzukizunari be zorren bat jetsak. Dana ez dok libre. Amaitzeko anekdota bat kontauko deuat. Ni Eusko Legebiltzarrian prentsa-arduradun nitzala, eskatu jesten Eibarko udal-hauteskundietan EAJn zerrendaburu joatia. Ez jatan bape gustatzen, uste juat benetan esker txarreko (eta ordainik bako) lan gogorra dala (nahiz zenbaitek honi be "poltrona" deittu) baiña... trapuari ezetzik esaten ez dakixan ixkua naizenez gero ba... Kontua da zinegotzi nitzala Debabarrenako lehendakari aukeratuko ninduela eta Irrati batek izendapen haren barri emon juan esaten, Amatiño kargu akaparatzaillian ejenplu ona zala, eta zer ez ete zuan gero guzti horren atzekaldian egongo... Deittu najetsan, esan najetsan hiriburutan edo izan ezik normala dala zinegotzirik gehixenak ez kobratzia eta beste nunbaiten laneittia etxera soldata bat eruan ahal izateko; nere lanpostua Gasteizkua zala, beste edozein lekutan izan leikian moduan, eta Debabarrenako lehendakarixa baillara guztiko zinegotzixen artian aukeratzen zala, bape soldata barik jakiña. Entzun jestan, barkamena eskatu eta kitto. Baiña, hamar urte geroago, hamar gero, Itxulanbruko afalorduko beroaldi batian, mahaikide batek dsamba, aurrez aurre arpegira bota jestan, ni moduko "akaparatzailliak" ez dirala korrupziñotik urrin ibiliko leporatuz. Hamar urte sospetxan eta, seguro gero, oindiño jaramon gehixao eingo detsala irratiko esatari hari beraaz aurrez aurre lantzian behin afaltzen dauan "politikuari" baiño, nahiz eta txikittako laguna izan. Egoera hau jakiñekua dok. Bajakixat. Baiña benetan uste juat Euskadiko Administraziño Publikuan azken 25 urteotako esperientzixiak ez dauala beste barik fama hori irabazteko besteko motiborik emon izan. Arazua, politikua dok, baiña beste kolore edo jatorri batekua. Hamen indar politiko konkretu bat daok beste zenbait errazoiren falta takian potian korrupziñua (eta españolismua) aittatzen dabena, sekula bat bera be demostrau barik. Baiña hau beste eztabaida bat dok. Ala ez dok? Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
