Oierrek:
Zerrenda honetan bertan irakorri izan jittuadaz ni baiño autoridade gehixago
daukan jentian argumentu oso konbinzentiak, numero askodunak.

-- Ez jakat nik inpresiño hori. Segurutik ni kanpuan neguan egunen batian...
Baiña, tira, bistan dok hire eztabaidia beste nunbaittetik doiala
hasiera-hasieratik. Begira, ni bixar Nuriaz egon biharko juat. Eta hire
errazoiak laburtu biharko banetsaz... Administraziño Publikua, agintarixak
eta agintian daozen alderdiekiko konfiantzarik eza aittatu biharko. Eta,
errazoizkua izan leikek. Eta onartzeko be gertu naok. Baiña hik be onartu
biharko destazak hórrek errazoiok bardin balio dabela AHT eitteko zein
haurtzandegixa jartzeko.

¿zelan onartuko deuat ba borondate ona ez ba najagok hire buru barruan?
-- Batetik, hamen, danok alkarri borondate hori onartzen detsagulako. Eta,
bestetik, ez bahago nere barruan, zergatik ukatzen destak? Baiña, jira eta
bueltan, hik hire buruari onartzen detsazak beste hainbati onartzen
deskuazen balore etikuak. Eta hori dok hamen larrixena.

Oierrek:
Ba zentzu askorik ez: edozein trapo gorriri eraso egitten detzan ixkua haiz,
ta...!
-- Horretan behintzat errazoia dakak. Bakoitzari beria. Eta horretan
bete-betian asmatzen dok. Baiña toreru onak nahixao izaten jok ixku noblia
gaiztua baiño. Eta hik nahixao dok hasieratik ixkua gaiztotzat hartzia, hire
eskasiak horren nabarmenak agertu ez deittezen.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to