Bixar manifa Donostian: AHT GELDITU!

Aukera politta: kostaldeko trenian jutia, patxada ederrian.

Italian AHT gelditzia lortu dabe, hauek ez ote dira europarrak?

-------------------------



AHTren Aurkako Asanblada eta Musikherria disketxearen eskutik:


Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak ekainaren 10ean AHT 
GELDITU! Elkarlanak Donostian eratu duen manifestaziora biltzeko dei 
egiten du, "Euskal Y"aren inposizioa gaitzetsi eta ingurugiroan nahiz 
gizarte arloan kalte larriak eragingo lituzkeen AHTren proiektua 
gelditzea exijitzeko. Gero, kontzertuak be bai badagoz.

Lehenik eta behin, datorren larunbatean, Ekainak 10, Donostian burutu 
behar den Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako manifestazio nazionala 
dela eta, *"Musikaz ere AHT gelditu"* ekimena prestatu dugu. 
Manifestazioarekin bat egiten du *Musikherria* herri disketxeak, baina 
proiektu txikitzaile eta inposatu honen aurka egiteko, herri-eragileen 
inplikazio maila altua behar dela ikusirik, manifestazioa bukatu bezain 
laster, 19:00ak aldera, Donostiako Alde Zaharrean *Musikherriko* eta 
inguruko musika taldeak eta bakarlariak Rock-maratoia prestatu dugu 
AHTaren proiektuari gure desadostasuna aurkezteko.

Manifestazioa girotzen Mulambo batukada egongo da eta gero 5 gunetan 
banatuko zen:

*1. gunea: Boulebard (19:00-22:30)*

Mix6T - SKT sekuentzia - Izate

*2. gunea: Sarriegi plaza (19:00-22:30)*

Bakarlariak: Jonu - Nefasto - Mantala no

*3.gunea: Zuloaga San Telmo (19:00-23:30)*

Ipurtzulo - Interrup-tur (antzerki taldea) - PKU

*4.gunea: Konstituzio plaza (19:00-22:30)*

Bort - Haitzulo - Kean

*5.gunea: Trinitate plaza (19:00-24:00)*

Kloratita - Txakurrak - Korumbá - Aluaren algara

Eguraldi txarra egiten badu edo Donostiako Udalak oztopoak jartzen 
baditu, ikuskizunak lokal eta tabernetan egingo da. Kaleko gune 
bakoitzean abisatuko da nora pasatuko liratezke kontzertuak (momentuz: 
bakarlariak REKALDE tabernara; beste kontzertuak banatu daitezke EGUZKI 
lokala eta IKATZ BILTOKIAren artean. Beste lokal baten konfirmazioaren 
zain gaude).


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to