Galdetu nebanian, hurrengo egunian azterketa nekan ta badaezpada argitu
nahian jo neban hona. Iparraldeko kasua zan interesatzen zitzaidana,
ondorengo testua sartzen baitzan:
"Eta gero, bazkal ondoan, Olhetako plaza prinzipalera guan ginenean?...
Urthe hartan, hauzo hartako bestan kausitzeko zoriona izan zutenak segur
naiz orhoitzen direla oraino Piarres Adameren omore onaz. Nola, lehenago
erran dugun bezala, gehienek ezagutzen baitzuten Piarres, eta hunek
ezagutzen baitzituen gehienak, ikhusten zituen guzieri Piarresek ematen
zioten berxu bana, zakizkan aire guzietan.
Hobe dugu lehen bai lehen heltzea Piarresen hitztorioetara eta bera aditzea
mintzatzen. Hargatik erran behar dugu, zembait hitz laburrez, Olhetako besta
eder hortan bazirela chirola, ttunttuna eta chirribika ere, eta yotzen
zituztela superki muchiko, faldango eta bertze dantza suerte hainitz; ilhun
nabarrean, gure ahaidetara bildu baino lehen, Piarresek eman zuen haitada
bat borthitza muchikoetan; denak gelditu ziren dantzatik hari behatzeko.
Loria zen ikhustea orduan Piarresek bere makhila gorri letoidun ederra
eskuan, zein ederki pikatzen zituen dantza zahar eta eder hortako pontu
guziak, ezker eta eskuin biratzen zelarik, aitzinat salto, gibelat salto...
Noizetik noizerat zembait haiztur ere artean egiten zituelarik.
Azkenean, arras unhatua, izerditua eta porrokatua, guzieri salutanzia eder
bat egin ondoan, hurbildu zen nere ganat eta erran zarotan: "Pello, goazen
etcherat."
Afalduche ginuenean (ezen bazkaldu berriak ginen, eta zembait egunentzat
ongi izateko gisan), etcheko andreak, Piarresek galdeturik, erakuxi
zarozkigun guretzat ziren bi oheak gambara berean.
Axegin hartu zuen Piarresek!... dantzan lehertua zelakotz.
Pipa bethe eta phiztu ondoan, huna nola mintzatu zitzaitan bere ohetik, nik
neretik aditzen nuelarik:
"Bihar, bazkal-ondoan, lothuko gaituk, Pello, gure bideari, etcheko alderat,
ikhusten baitut nik erranak egiten ditukala orai artean; beraz muthiko
prestu bat haizela, erranen darozkiat bihar, bidean, nere gaztetasuneko
hitztorio eder bat edo bia. Orai nahi baduk, lokhartu baino lehen adituko
duk bat laburra, bainan egia, eta gerthatu izan dena Espainian, Madrileko
ondoan.
"Idek zatzik beharriak, Pello, eta ez hadila lokhar."
C.J.B. Elizanburu, Piarres Adame"
()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
[EMAIL PROTECTED]
www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]