Ez dakit noizko fenomenoa dan gure artian, aspaldikua izan leike baina azkenengo urtietan egin jata niri nabarmen.
 
    Alderdi politiko batean egon, beste batera pasa eta hortxe postu polittak lortu, edo bigarren horren komunikabidetan sarri agertu, edo erakunde batean kargu nagusiren bat lortu... edo lortzeko bidean egon. Jokaldia azken aldian maiz errepikatzen da.
 
    Burura etortzen jatazan izenak: Mario Onaindia, Joseba Arregi, Emilio Gebara, Jon Juaristi, Pablo Mosquera, Maite Pagazaurtundua eta Gotzone Mora Euskal Herrian. Euskal lurraldetik kanpo be badira, jakina, baina oin ez jataz interesatzen.
 
    Euskaldun, edo euskal herritar (deituzue gurozuen moduan) horren artean ezaugarri amankomun batzuk badira:
 
    - euskal alderdi abertzaletan ibili eta gero alderdi espainolistetara pasatakoak dira, ez alderantziz.
 
    - alderdi espainolisten artean batetik bestera pasatutakoak, gehixen entzuten diranak PSOEtik PPra joandakuak dira, baina Mosquera UA laga eta Galiziara jun zanian PSOEra sartu zan (eta onartu egin zeben).
 
    - joera sozial baten ordezkariak dira? Ez dirudi, boto-emaleen mugimendua ez da joan-eta pertsonai horren bide beretik.
 
    - baina bai emoten dau, emoten desta, propaganda jokaldi bat dala sozialki itxura hori emoteko, "ikusten dozue zelan mugitzen diran batzuk alderdi horretatik geurera?", aldaketa elektoral bat lortu nahian.
 
    - "Erromak traidoreak ez zituela ordaintzen" esaten zan (sinistu edo ez norberaren kontura), baina gaur egun bai, ordaintzen da, komeni dala uste dalako.
 
    - Preguntau egin beharko dogu, zergatik ez da gertatzen, edo ez da ezautzen, kontrako direziñoan, alderdi espainolisteetatik alderdi abertzale euskaldunetara?
 
    it.
 
     
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to