Elenak:

<Bai Amatiño, badagoz era horretako beste lanpostua batzuk, hau da, bere
lan-kontratua bukatzen denean, paroa kobratzeko eskubiderik sortzen ez
dutenak.
Boteprontoan bururatzen jataz: aktoreak, kirolari profesionalak, etxeko
langileak, enpresetako goi zuzendariek, eta jakina, langile autonomo guztiak

-- Bai... Eta kazetariak, eta kamerak, eta produktoreak, eta aurkezleak, eta
bikoiztaileak, eta itzultzaileak, eta gidoigileak... eta zirkoko
tigre-domatzaileak. Mundu hori zertxobait ezagutzen dut (tigreena esan nahi
dut).

   Zuk aipatzen duzun bosteko zerrenda horretatik nik neuk hiru ezagutu izan
ditut nere baitan (ez dut uste azaldu beharrik dagoenik ze hiru bai, eta ze
bi ez), baina benetan ez dut uste kasu berdinak direnik. Autonomoek
errejimen berezia dute, eta aktoreak, goi-zuzendariak eta kirolari
profesionalak beste dimentsio batean ari dira. Beraz, etxeko langileak
geratzen zaizkigu batetik... eta Eibarko enpresarik handienaren arduradunak,
bestetik. Ba... Bapo. Oso ondo.

   Baina nik hori baino gehiago esaten nuen. Esan ere esaten nuen bi
legealdiren arteko sei-zazpi astebete horietan, zinegotziek lanean
jarraitzen dutela, batere kontratu, soldata eta segurtasun sozialik gabe...
Egoera hori erabat onartezina (arriskutsua ere, Magistraturaren aurrean)
litzateke enpresa pribatuan eta, hala ere, Administrazio Publikoan gertatzen
da, eta Eibarko kasuan, 30 milioi euroren (5.000 milioi pta) aurrekontua
duen enpresa batean.

   Hala ere, horrela izan behar baldin badu... Baina peorako lantegi
txikiari ez zaio horrelakorik uzten.

   Amatiño

   
 
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Elena Laka
Enviado el: martes, 13 de junio de 2006 16:03
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zinegotziek paroa izango dute

Amatiñok:

Nik honen berri jakin nuenean alkateari esan nion --ez nerea defenditzeko,
nere zenbait lankiderena baino, neri ez zitzaidan tokatzen, berei ordea
bai-- egoera hura "tercermundista" zela, ez nuela era horretako beste
lanposturik ezagutzen eta, inguruko merkatuarekin alderatuz gero,
diskriminazio laboral hutsa iruditzen zitzaidala. Erantzuna, berriz: "Nahi
duzuna... Baina horrela da".

Elenak:

Bai Amatiño, badagoz era horretako beste lanpostua batzuk, hau da, bere
lan-kontratua bukatzen denean, paroa kobratzeko eskubiderik sortzen ez
dutenak.
.
Boteprontoan bururatzen jataz:
- aktoreak
- kirolari profesionalak
- etxeko langileak
- enpresetako goi zuzendariek
- eta jakina, langile autonomo guztiak

Beraz zinegotziak ez dira tercermundista bakarrak, baina bai, itxura denez,
euren egoera aldatzea lortuko duten lehenengoetarikoak. Beste guztiak,
ilarara.

Elena

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to