Garik:
> Amatiño, zentzu horretan neri ez didate batere penarik ematen, edo ez
> behintzat beste langile askok baino gehiago.

- Ez nintzen penaz ari, duintasunez baino. Eta nik uste dut gizarte
aurrerakoitasuna neurtzeko baremoetako bat Administrazio politikoaren
duintasuna dela. Duina, bai, garbia, gardena, zorrotza, orekatua, bijilatua
eta gainerako kontrol guztiekin delako. Baina, aldi berean, duina, bertan
lan egin nahi izatea hiritarrei erakargarri gertatu beharko litzaiekeelako.


  Baina, tira...

  Amatiño
 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: martes, 13 de junio de 2006 16:02
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zinegotziek paroa izango dute

Amatiño, zentzu horretan neri ez didate batere penarik ematen, edo ez
behintzat beste langile askok baino gehiago.

Autonomoekin alderatuta abantaila handiak dituzte zinegotziek, eta norberak
lana uzten duenean ez dut ezagutzen parorik kobratzen duenik, ez bada
tranparen bat eginda. Bestalde, 4 urteko eszedentziak nola lortu daitezke
bestela?

Bukatzeko, aitortzen dut ez dakidala zenbat kobratzen duten, baina seguru
minimotik gora dexente dela.

Hala ere ulertzen dut kasu askotan dedikazio sakrifikatua dela, soldatarik
ez eta kalean herrikoen bronkak entzun behar.

Gari

Amatiño(e)k dio:
> Madrilgo Diputatu Kongresoak onartu omen du zinegotziei paroa 
> kobratzeko aukera emango dien legea. Orain Senatuak onartu beharko du.
>
> Gezurra dirudien arren, zinegotziek ez dute batere parorik kobratzen. 
> Ni honetaz jabetu nintzen zinegotzi atera eta, jakin nuenean, aurreko 
> legealditik zetozen zinegotziei ez zitzaiela batere ingresorik
segurtatzen.
> Hau da, zinegotzi izateari uzten bazioten, agur benhur eta 
> hor-konpon-marianton. Eta berriro ere hauteskundeetan zinegotzi atera 
> baina udalbatza osatu arte, nahiz eta pare bat hilabete lanean 
> jarraitu, txakur txikirik ere ez, ez soldatarik eta ez parorik. Eta 
> gero batzuk esango dute politikan sartzea txolloa dela... beste batzuk 
> konturatzen diren bitartean zein zaila den jendea sartu dadin animatzea.
>
> Hau da, ulertu dezazuen: Orain Eibarren zinegotzi direnetatik (gauzak 
> aldatu ez badira) gutxienak dira soldata dutenak. Eta soldata dutenek 
> ez dute paroa kobratzeko eskubiderik izango hurrengo udaberrian 
> zinegotzi izateari uzten diotenean, ez euren borondatez uzten badute, 
> ez eta, jarraitu nahi izan arren, hauteskunderik irabazten ez badute.
>
> Are gehiago, orain zinegotzi izanik, berriro ere udaberriko 
> hauteskundeetan irabazi eta jarraitzen dutenek, udalbatza berria osatu 
> arteko hilabete parean ez dute ezer kobratuko, nahiz eta 
> zinegotzi-lanetan jarraitu. Todo por la patria.
>
> Nik honen berri jakin nuenean alkateari esan nion --ez nerea 
> defenditzeko, nere zenbait lankiderena baino, neri ez zitzaidan 
> tokatzen, berei ordea
> bai-- egoera hura "tercermundista" zela, ez nuela era horretako beste 
> lanposturik ezagutzen eta, inguruko merkatuarekin alderatuz gero, 
> diskriminazio laboral hutsa iruditzen zitzaidala. Erantzuna, berriz: 
> "Nahi duzuna... Baina horrela da".
>
> Amatiño
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to