Garik:

>Baina deigarriena egiten zait sareko komunitatearentzat den zerbait, sarean
ez publizitatzea (Erabili.com, euskaraz.net, bizkaie.biz, Sustatu bera...).
Agian azkarregi gabiltza eta medio digitaletarako prentsa oharra prestatzen
ari dira, hobe horrela balitz. Zai egongo gara, eta bestela, aurkezpenaren
egunean publikatuko dugu Sustatun.

-- Esan bezala, nik gonbite-txartela jaso diat, hemen aipatu eta hemengo
zuek jakin. Horrez gainera, jendaurreko aurkezpen horrek bere
komunikazio-plantxoa izango dik eta datorren astean izango denez... Ba
oraindik goizo samar duk baloraziorik egiteko.

   Bestalde, komunikazioaren fluxua kontrolagaitza duk. Eta... nik ez zekiat
hik aipatutako lau webgune horietan zenbat jende dagoen "informazio-bila"
jarria. Segurutik edozein egunkaritan baino askoz ere jende gutxiago eta
jakin-nahi horren eragina sumatu egiten duk.

   Nere lan-arazoetako bat zera duk: noiz informatu. Ez azkarregi, baina
ezta beranduegi ere. Sarri asko gertatu izaten zaidak informatzen hasi
aurretik kazetariren batek galdetzea: "Jakin diat... Egia duk...?".

   Bost urte egin nian Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen laguntzaile eta
bi zeramatzat EBBren lehendakariarekin eta... SEKULA EZ DIDATE ALBISTERIK
ESKATU KOMUNIKABIDE ELEKTRONIKO BATETIK. Elkarrizketak bai, ordea.

    Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to