Amatiño(e)k dio: > -- Esan bezala, nik gonbite-txartela jaso diat, hemen aipatu eta hemengo > zuek jakin. Horrez gainera, jendaurreko aurkezpen horrek bere > komunikazio-plantxoa izango dik eta datorren astean izango denez... Ba > oraindik goizo samar duk baloraziorik egiteko. > Ados, goizegi da. Zain egon behar dugu oraindik. > Bestalde, komunikazioaren fluxua kontrolagaitza duk. Eta... nik ez zekiat > hik aipatutako lau webgune horietan zenbat jende dagoen "informazio-bila" > jarria. Segurutik edozein egunkaritan baino askoz ere jende gutxiago eta > jakin-nahi horren eragina sumatu egiten duk. > Oraindik ez dakigularik zein komunikazio planifikazio duten eta aurreko beste kasu batzuen eta hipotesien gainean eztabaidatzea onartzen bazait:
Jende gutxiago dudarik gabe. Kontua da prentsan irakurri eta zenbat joango den gunea ezagutzera, eta webgune horietan irakurri eta zenbatek klik egingo duen. Normalean estrategia helburuek definitzen dute. Zein da helburua? prentsan atera eta webgunea inoiz bisitatuko ez duenen aurrean irudi ona ematea? ala webgune erabilgarri eta erabili bat sortzea? Internetek dauzkan audientziak kontutan izanda: Zein tokitan irakurrita bisitatuko du jende gehiagok Jakinen gunea? > Nere lan-arazoetako bat zera duk: noiz informatu. Ez azkarregi, baina > ezta beranduegi ere. Sarri asko gertatu izaten zaidak informatzen hasi > aurretik kazetariren batek galdetzea: "Jakin diat... Egia duk...?". > Ados. Hori arazo orokorra da. Mezua sortzen duenak kontzentrazioa nahi du, berak erabakitzen duen momentuan medio guztietan azaltzea. Medioak bere interesen arabera publikatu nahi du, batzutan primizia eman nahi du, bestetan beste albiste on bat dauka eta ez du zure albistea erre nahi... > Bost urte egin nian Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen laguntzaile eta > bi zeramatzat EBBren lehendakariarekin eta... SEKULA EZ DIDATE ALBISTERIK > ESKATU KOMUNIKABIDE ELEKTRONIKO BATETIK. Elkarrizketak bai, ordea. > Bi arrazoi ikusten ditut hor, sarearen izaerari lotutakoak: - Zenbat medio digital daude politikara dedikatuta? Blog pertsonaletaz aparte diot. Oso gutxi, eta proiektu txikiak (merkeak) direnez ezin dira iturrietara deika ibili. - PUSH (bultza) - PULL (tira). Push da adibidez e-mail bidez jendeari albiste bat bidaltzea. Pull da jendea webgune batetara joan eta albisteak eskatzea. Geroz eta gehiago, sarea Pull automatizatua bihurtzen ari da. Ni ez noa pertsonalki galdera egitera. Nire sistemek aztertzen dute iturria eta berririk badago ekartzen dizkit. Ez badago, iturria dagoenik ere ez zait akordatzen. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
