Halandabe, dez juat nik ondo ulertzen gure eztabaidagune hau eta hor zihar
daozen foruen arteko aldia.
Guri emaila etorri eitten jakuk, eskatu biharrik barik. Eta beste batzuetan
sartu biharra daok irakortzeko eta idazteko. Alde estetikua dok ala
kontzeptuala? Praktika diferentzixia mortala dok. Nik behintzat gure sistema
honetan zirt-zart idazten juat eta kitto. Foruan sartu biharko baneu,
ostera... ez neukek sekula parte hartuko.
Amatiño
-----------------------------
>- Partehartzaile ezkutu edo anonimorik ez onartzea: horri esker,
>konfidantzazko anbientea daukagu.
>
>
>Partehartzaile anonimorik ez, baiña isilpean irakurtzen ibiltzen
>diranak piiiiiiiillo bat, eh!!?
Eibartarrak zerrendako artxiboak beti izan dira publikoak. Hortaz, ez
bakarrik zerrendakide isilek ("lurkerrek"), zerrendara sekula apuntatu ez
direnek ere irakurtzen gaituzte. Artxibo publikoarena, anonimotasuna
debekatzearekin konbinatuta, puntu on bat da: libre zara nahi duzuna
esateko, baina zeure izenean, eta jakinaren gainean edozeinek irakurriko
duela.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]