At 12:58 21/06/2006, you wrote:
>Halandabe, dez juat nik ondo ulertzen gure eztabaidagune hau eta hor zihar
>daozen foruen arteko aldia.
>
>Guri emaila etorri eitten jakuk, eskatu biharrik barik.

hori da "zerrenda" bat.

>Eta beste batzuetan
>sartu biharra daok irakortzeko eta idazteko.

hori litzateke foro bat, eta, neurri batean, baita blog bat ere.

>  Alde estetikua dok ala
>kontzeptuala?

inplikaziñuak batekuak eta bestekuak dittu... praktika desberdiña eragitten 
dau arkitektura jakin batek ala bestiak, zuk zeuk diñozun moduan:

>Praktika diferentzixia mortala dok. Nik behintzat gure sistema
>honetan zirt-zart idazten juat eta kitto. Foruan sartu biharko baneu,
>ostera... ez neukek sekula parte hartuko.

Ni be zerrenden aldekua naiz. Lan erraminta ona be badalakuan nago, 
intranet gehixenak baiño eraginkorragua.

Gure web artxibuak euki leike foro funtzionamendua, ze e-posta barik be 
erabilli leike, bertan irakurri, bertan erantzun.
http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
Baina erantzunak "foro" horretatik aurrera egin daixan, barrera bat badago, 
eta da zerrendakide izan beharra dagoela. Hortaz, e-posta bidezko tramitia, 
eta Arrateko Amari identidadia e-posta bidez adieraztian derrigortasuna, 
hori ez dago ebitatzerik.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to