Aupa! Uda on! Ingurugiro mezuak, edo makro-obretako mezuak barrua astintzen deskue zerrendakidiori. Lurazpikoatsun kontu honekin ikusi dan moduan.Hainbait gai agertu dira: -Enegia iturrixak. Ze kostu daken eta ze eragin. -Garraiobidiak eta garraiobidiendako azpiegiturak -Azpiegitura erraldoaik. -lurralde ordenaziñua -interes ekonomikuak -Jentian interes faltia eta pasaibidadia. Dana lotuta daguala esango neuke. Lelehengo bostak bai behintzat! Eta jentian pasibidadia eta interes faltia sistema politikuari egotziko netsake. Alde batetik, interesauta daguan jentiak interes asko dakaz. Neri eziñezkua egitten jata interesatzen jatazen gauza guztien txostenak irakortzia, baitta jarraitzia be. Beste alde batetik, plan asko erdi ezkutuan eta uda partian zabaltzen dira, jentiak denporarik izan ez daixan, edo enterau ez dein. Eta sistema politiko honek pasibidadera bideratzen gaittu, hiritarren abotsa, politikuen eskuetan lagatzen dabelako lau urterik behin. Komodidadian instalau gara, eta hori arriskutsua da guretako, baiña ez gobernuendako leire, serixa
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
