Luistxok galdetzen jok hor behian, barrutien araberako ordezkaritza politiko 
pertsonalak ba ete dakan zer ikusirik gizarte anglosaxoietako gizarte zibillan 
indarraz...
 
Ordezkaritza politiko pertsonal horren abantaillak ukatu barik, kontrakua 
esaterik be baleokek. Hain zuzen be, gizarte zibillan organizaziñua sistema 
politikuan osagarrixa edo alternatibia dok.
 
Esate baterako, ni Londresen egon nintzuan hillabetietan nere etxekoandrian 
auzo-alkartiak klinika barri bat auzora ekarri nahixan jiharduan. Nik aittu 
nebanez, Osasun Agintaritzak klinika bat ein bihar juan Londresko inguru 
haretan, eta nere etxekoandrian alkartiak nahi juan euren auzuan eittia, ez 
aldameneko auzuan. Presiño talde bat zuan, "lobby" bat. Ez najuan jakitzerik 
izan atzenian lortu ete juan ala ez, baiña ez jekan beste zeregiñik.
 
Amatiño
 

        -----Mensaje original----- 
        De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Luistxo Fernandez 
        Enviado el: vie 23/06/2006 13:08 
        Para: Eibartarrak zerrenda 
        CC: 
        Asunto: Re: [eibar] Gizarte zibilla
        
        

        Leire:
        
        
        ><Eta sistema politiko honek pasibidadera bideratzen gaittu, hiritarren
        >abotsa, politikuen eskuetan lagatzen dabelako lau <urterik behin.
        ><Komodidadian instalau gara, eta hori arriskutsua da guretako, baiña ez
        >gobernuendako leire, serixa
        
        Amatiño:
        
        >-- Gai izugarri politta. Ni Londresen egon nitzanian inglesez ikasten, 
nere
        >etxekoandria (alarguna zonan eta ni apopillo bakarra) bere Auzo 
Alkartian
        >arduradunetakua zonan. Asko berba ein gendunan gizarte-taldien parte
        >hartziaz. Guk uste jonagu hamen sekulako herri-mugimendua daguala 
baiña ez
        >jakan zer ikusirik hanguaz. Hango gizarte zibilla hamen baiño 
organizatuagua
        >daon.
        
        ez ete daka zerikusirik horretan barruti hurbilen araberako ordezkaritza
        politiko pertsonalak?
        Inglaterrako eta AEBetako eredu politiko nagusia...
        
        Luistxo
        
        _______________________________________________
        Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
        
        http://www.eibar.org/zerrenda
        
        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
        

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to