Gaur hasi dira ofizialki urte batez asko eta asko zain egon garen sanjuanak.
Dultzainaren soinua kalez kale, herri osoa bilduta, koadrilen mugimendua
pasa den urtekoa baino handiagoa...
Pozteko arrazoiak duda barik. SANJUANAK! SANJUANAK! KAXKAJO KAXKAJO! MOSKA
GAO! MOSKA GAO! eta halakoak doinuz bota ditugu gure koadrilakook, eta
Txontako proiektuaren aurkako batzuk etorri zaizkigu ixiltzeko eskatuz.
ZEEEEEEEER?! HORI BAKARRIK BEHAR GENUEN! Protesta egin daiteke baina ezin da
jaiez gozatu?!?!?!?!?!
27.000 biztanle gara Eibarren. Eta kanpoko batzuk ere badatoz. Egitarau
betea daukagu, ofiziala eta alternatiboa. Aukera pilo bat ondo pasatzeko,
bai batean bai bestean. Bakoitzak antola dezala nahi duena, ondo pasatzeko,
baina guztiaren gainetik gogora dezagun jaiak denok ondo pasatzeko direla.
Protesta egiteko urte osoa daukagu. Ez atzo ez astelehenean Txontako asuntoa
ez da gaur denaren desberdina izango. Zergaitik gaur? Zergaitik erabili
besteen lana jendeari protestak erakusteko?
Nere iritzia argia da: deialdi gaitasun gabezia.
Jaiak denok eta denon artean eginak behar dute izan, eta, ahaztu barik,
baita DENONDAKO ere. Helburua: ondo pasatzea. Hortik abiatu behar dugu
benetako JAIAk nahi baditugu.
Ondo pasa sanjuanetan!!
***Zurrumurruak argitu nahian: 17.30etan, Untzagan, koadrilen bilkura Zezen
Plazara igotzeko, 18.00etan jolasak Zezen Plazan.
Ongi izan!
Josu Mendicute.
www.lamoskagao.info
()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
[EMAIL PROTECTED]
www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]