Mikel Iturria escribió: > Kaixo: > > Funtsean, ados nago esaten duzuenarekin. Baina gauzak aldatzen ari dira. > > Ikusi al duzue BBKk egin duen anuntzio berria? > Gizon beltza Athletic-aren elastikoa soinean > Katedralean? Ez dakit zer saldu nahi zuten, baina > duela pare bat aste-edo atera zen Berria egunkarian. >
Athletic eta atzerritarrei dagokienez, lehengoan kontatu zidaten hurrengo istoriotxoa. Badirudi Athleticeko presidenteak, datorren denboraldirako sorpresatxoren bat gordetzen zuela esan zuela. Kazetariak, geldi egon ezin direnez, "inbestigatzen" aritu omen dira eta Argentinako talde batean gazte argentinar bat aurkitu omen dute. Badirudi gazte horrek Lehenengo mailako talde batera joateari uko egin diola (ez dakit hemenego Lehenengo maila ala hango Lehenengo maila), eta gainera euskaraz hitz egiten duela. Hori izango al da Athleticen "sorpresatxoa"? Mikel _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
