Oier, maitte haut baiña ez natok hireaz bat. Oker habil. Zerrendara honetara oiñ estreiñako sartu eta hiria irakorri ostian edozeiñek pentsauko leukek hik isilttasuna leporatu destala Asier Arregiri ez erantzutiagatik eta AHTn gaiñeko eztabaida horretatik ihes eittiagatik. Baiña hori ez dok horrela. Eta hamen danok jakixagu ez dala horrela izan.

 Ni bost egunetan zirkulaziñoz kanpo egon eta bueltau aurretik leporatu hestan hik "isilttasuna". Oker ez banaok, Luistxo ez zuan konturau eta Eneko, esate baterako, bai. Buruz jiharduak baiña zerrenda honetako hemerotekan ikusi baiño ez dakak.

 Bueltan, bai, hainbat gairi erantzun najetsan, nahiz-eta, hik esan moduan, Asier Arreginak goguan hartu ez. Baiña ez Asier Arregin errazoiak erantzutzeko gatxegixak ziralako, ordurako Josu eta Asier Arregi bera sekulako korapilluan sartuta jeguazelako baiño eta zerrenda-lagunak, Asier Sarasua kasu, nabarmen asko iguiñduta. Asier Arregik esandakuaz goguan dakaten bakarra tipo baten "autoridadia" dok bere errazoien garantixa moduan edo. Garantixa billa jarduntzekotan, nik neuk nahixao AHTn alde agertu diran Eusko Ikaskuntzan jarreria eta EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitatien errektoriena. Bistan dok bakotxak bere autoridade aproposak topatzen dittuala.

 Ez juat uste, benetan, naizen hau danik kuestiño pertsonalak azaldu izanan errudunik haundixena. Bihar bada, hik esan moduan, kontu horri neuk heldu jetsat buru-belarri --itxura danez hik nahi baiño zorrotzao-- baiña, ekin, hik ekin hetsan, ez nik.

 Heuk diñuanez, ez ei dok hain garrantzitsua alkarren arteko konfiantzarik eza eztabaidari eusteko. Bihar bada hiretzat ez, baiña neretzat bai. Eta eztabaida honetan jarraitzeko, gitxienez, bi gaittuk: Hi heu eta bixok.  Neretzat oiñarrizko kontu etikua dok. Nik, printzipixoz, heure asmo onian siñisten juat eta gertu nakak hire argumentuak aitzeko. Baiña hik, printzipixoz, ez haiz nitaz fiatzen eta, zentzun horretan, nere argumentu guztiak "pekatu orijinala" jakek. Bapo. Ni hire jarreria ulertzeko gertu naok. Bape arazorik ez. Baiña ez jakat hórrek joko-arauetan jokatu biharrik. Denporia alperrik galtzia irixten jatak. 

 Amaitzeko,  hik besterik esan arren, neretzat behintzat hau ez dok iñondik be bixon arteko engantxandia. Eibarren edozeiñek jakik hagiñak alkarreaz engantxatzeko plano berian jarri bihar dirala. Eta guk plano diferentietan jiharduagu. Horretara, ez daok engantxatzerik eta ez errobera berian  alkarreaz biratzerik.

 Eutsi goixari.

 Amatiño
---------------------------------------------------------------

> Amatiño: AHT-n gaixa konfidantza pertsonaleko kuestiño batera
> desbiatu
> nahi izan dok nabarmenki, eta hori beti amaitzen dok via muerta
> batian.
> Ondo eresten detzat, nik ezin haut derrigortu nahi ez duana
> diskutitzera, are gehixago nere deskonfiantza
> sistematikuangaittik
> ofendiduta sentidu bahaiz.
>
> Baiña ezin dok ukatu pasa dan egunetan izan dogun engantxadia
> eta mezu
> zaparradian ostian derrepentian isiltzia, signifikatibua dana.
> Eta
> arrazoia ez dok gu bixon arteko disputian pertsonalizaziñua, ez
> horixe.
> Izan be, Asier Arregikin engantxada pertsonalik izan ez duan
> arren,
> haren datuz betetako mezurik ez dok rebatidu. Jarraitzen dok
> foroko
> beste gaixen gaiñian eztabaidaka, baiña AHT-na ez.
>
> Horrexengaittik dok esanguratsua hire isilttasuna. Arrazoia,
> batek daki.
>
> O.
>
>
> Subject: Re: [eibar] Er: gizalege gitxiko mutilla
> To: "'Eibartarrak zerrenda'"
> Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
>
> > detsagulako.
>
> >
> -- Bale.
> Amatiño
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to