Barkatu, azken ohartxo hau egin nahiko nuke eta: muturra duten bakarrak, nik
dakidala eta umetatik erakutsi didatenez, animaliak dira; kristauok -zentzu
erlijiosorik gabe darabilt berba hori, betiko eran- aurpegia dugu.

-----Mensaje original-----
De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED]
Enviado el: lunes, 26 de junio de 2006 18:35
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Makila


Joño, huskeria emankorra gero...

Jokin Inza eserita zegoen, isilik eta adi-adi. Eserita, mahaia aurrean
zuela, baina mahaia eta bere bularraren artean makila eta eskuak
gurutzatuta, makila-buruaren gainean. Nahiz eta ikusi ez, esango nuke
zangoak zabalik zituela eta makila iztarren artean. Ez da, inondik ere,
mahai-aurrean jartzeko modurik ohikoena, baina nonbait bera eroso zegoen,
inorenak entzuteko behintzat.

Baina gainontzeko guztiek hitzegin ondoren, berari tokatu zitzaion txanda
eta postura horretan zaila gero hitzegitea. Normala izan zitekeen makila
utzi, gorputza mahai aldera hurreratu, mikrofonoa eskuaz hurbildu eta
hizketan hastea. Baina hiru hitz baino esateko asmorik ez zuenez (besteok ez
genekiena), ez zuen horrelakorik egin beharrik sentitu, alderantziz baizik:
Ipurdia zegoen-zegoenean utzi, eskurik batere mugitu ez, bularra makila-buru
gainetik gainditu, lepoa luzatu, aurpegia tiratu, muturra mikrofonorantza
erakarri eta bere aldarria bota. 

Errespeto falta? Ez zen hori nere asmoa baina, idazlanen interpretazio
zuzena ez da sekula idazlearena, irakurlearena baino. Azkenean, nik zer esan
nahi izango baino, zuk, Asierrek eta gainerako irakurleek ulertu dezaketena
da, benetan, balio duena.

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Egoibarra - Eibarko
Udala
Enviado el: lunes, 26 de junio de 2006 17:58
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Makila
Importancia: Alta

Ez dakit ondo azaldu dudan asuntua. Esan nahi nuena zen "muturra" hitza
zeharo desegokia iruditzen zaidala testuinguru horretan; errespetu falta
handikoa.  

-----Mensaje original-----
De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED] Enviado el: lunes, 26 de junio de
2006 17:14
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Makila


Bego Ibarrak:

< ez dut uste "muturr"ik jartzen denik mikrofono aurrean, mikrofono parean
<zerbait jartzekotan "ahoa" izango delako... "Muturra luzatuta" ez dut uste
asko <entzun daitekeenik.

-- Entzun ez... Baina Gora Euzkadi Askatuta esan... Behar bada bai. Ala ez?

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to