Josu Mendicute(e)k dio:

>AHTren inguruan, %63,5 ni bezain 
>kontserbadorea/bertsiño-ofizialan-jarraitzaillia-begiak-itxita edo gehiago 
>da. Oier edo Asier Arregi moduan uste dutenak, %26,6. %10a ixildi itten da.
>  
>
Ziur be bai, %63,5 horren %98ak zuk baiño informaziño maila altuagorik 
ez dakana. Izan be, eibartarrak zerrendan ez dabe partehartzen (jua, 
jua) eta AHTari buruzko informaziñua hain izan da urria... Eusko 
Jaurlaritzaren lehen ekimen publiko garrantzitsua, telebistako iragarki 
bat izan zan, informaziñua barik, propagandia. Kalaka ETB1eko programan 
behintzat egon ei da eztabaida piskat, beste irrati programaren baten 
larregiko EztaBaida oihukatua...eta ezer gitxi gehixao.

%63,5a osatzen daben pertsona hórretatik zenbatek erantzungo ete zestan:

  - AHT proiektuaren errentagarritasuna, ekonomikoki, sozialki eta 
lurraldean eragindako aldaketen ikuspegitik.
  - Eragindako kalte ekologikoen balorazioak, kualitatibo eta 
kuantitatiboki (gizakiaren osasun ikuspegia barne) eta hartu beharreko 
neurri zuzentzailiak.
  - Edo trena pasatzen daneko hiruzpalau naturguneren izenak bapatean.

Badirudi, kontserbadorea/bertsiño-ofizialan-jarraitzaillia-begiak-itxita 
fenomenua, bai...erreala dala. Baina lagunduta doia, jarreria erreztuta 
dago. Jakin ezkero, irudikatu ahal izan ezkero, kontziente izan ezkero, 
AHTa egitiak sortuko dittuan arriskuak zeintzuk, eta nolakuak izango 
diran...eritzixa bestelakua litzake. Ez da ezer kontserbatzen...beraz 
kontserbadorea ez. Fededuna bai, desarrolloarenganako fedea dago.  Eta 
errealitatera itzulita, berez, energia nuklearrarenganako fedea da 
(AHTaren %70), jakin edo ez jakin (geozidioa, desarrollokerixa itsua, ez 
garapena). Informatuko dogu gipuzkoarren gehiengo hori? Ala ez da komeni?

AHT geldittu !!!!

Asier Arregi

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to