On 7/7/06, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Bere buruan aurkako daturik ez dau iñork emoten, mesedez. Zuk Mendaroko
Baina Eusko Jaurlaritza zer da: trenbide fabrikantia ala herriarentzat onena egiteko helburua duen erakundea? Bestalde, nik kredibilitate askoz handiagoa ematen diot datuak argi eta garbi erakusten dituenari, aldekoak eta kontrakoak: " - Aldeko arrazoi hauek dauzkagu - Kontrako hauek ere aurkitu ditugu, eta honek hau eta hura izorratzen du, baita onartzen ditugu kontra zaudetenok azaltzen dituzuen arazo eta kalteak daudela. - Balorazio bat egin dugu eta pentsatu dugu aldeko arrazoiak kontrakoekin alderatuta handiagoak direla. " Gustatuko litzaidake eztabaida maila horretan izatea; datu objetiboen gainean ez eztabaidatzea, baizik eta iritzien gainean, zein balore ditugun eta zergatik uste dugun gehiago balio duela AHT-ak, kaltetuko duen guztia baino. Zergatik balio duen gehiago Mutrikuko superportuak, izurratuko duen ingurunea baino. Baina tamalez, eztabaida datu nahasiekin eta datu nahasien gainean egiten da. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
