hartu dot denporia interneten NEURGI asuntua begiratzeko, eta neuk 
aurrekuan egindako galderei erantzunda:

"Neurgi" inkestia ordaintzen dabena Gipuzkoako foru aldundixa da. 
Esanguratsua
izaten da inkesta bakoitza nork enkargatutakua izaten dan. Ikerlarixen 
biharra
dudan jarri barik (hónek izango dira-eta inkestian prestatzeko 
arduradunak),
imajinatzen dot inkesta prozeduriak enkargatzaillian visto buenua jaso 
bihar
izango dabela aurrera segidu aurretik, eta nekez onartuko dittuala bere 
interes
edo proiektuen kontra jokatu leikian faktorerik. ¿Ez da hala, Eneko?

Halan, AHT-ko galderak test tipoko hiru erantzun aurreidatzixak dauke, "X"
batekin markatzekuak:
- Euskal Y-ak Euskadiko garapena butzatuko du. Herriaren garapena eta
herritarren joan-etorriak erraztuko ditu.
- Euskadik ez du abiadura handiko trenik behar. Kaltegarria da eta bakarrik
negozio interesei erantzuten die.
- Ez daki/ez erantzunik.
Propaganda kanpaina gogor baten ostian, herrittarrari produktu horren 
iritzi
final bat eskatzen jako. Alde eta kontrako faktoriak kontrapisatzeko 
aukeria
emon barik, ezin da beste emaitza bat egon. Ni neu be lehelengo aukeria
markatuko neuke, esaten dabena egixa dalako: garapena eta joan-etorrixak
erraztuko dittu, horixe baietz.
Baiña... ¿ZEREN TRUKIAN? Hori jentiak ez daki. ¿Zergaittik dago bildurra
jentiari DANA esplikatzeko? ¿Iritziz aldatuko litzakialako bildurrez?

Proiektua onuragarrixa ba da, seguru eztabaida serixo batetik onik urtengo
litzakela; eta kaltegarrixa ba da, proiektua atzera botako litzakela, danon
mesederako. Batera edo bestera, mesedia.

¿NUN DAGO ARAZUA BA, EZTABAIDIORI ISILTZEKO?

Bestalde, detalle xelebre bat: deigarrixa egin jata, politikiari 
zuzendutako
atalian, zeintzu dirazen destakatutako datu bixak:
1- Botu aurreikuspena
2- EAJ eta EA batera ez aurkeztu ezkeriok, nori emongo zentsakian botua.
¡Orraittiokan! ¡Ezagun da enkuestia zeinek enkargatutakua dan, bai gero! 
Uste
eze ez dagoala galdetzia merezi daben beste ezer...

O.


Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]> writes:

 > Azken  "Neurgi" - Gipuzkoako neurgailua kaleratu
 > da.
 > Lagina nahiko potentea duen inkesta bat da, 1.820 gipuzkoar, Gipuzkoako
 > 18 urte eta gehiagoko biztanleriaren lagina.
 > Maiatza eta ekaina hasieran egin da eta %2,3 errore marjina
 > duena.
 > Inkesta horren arabera, Gipuzkoarren gehiengoa, %63,5a,  euskal Y
 > grekoaren alde azaldu da.
 > %26,6a kontra agertu da. Euskadik abiadura handiko trenik ez duela behar
 > dio %26,6 horrek. Kaltegarria dela eta bakarrik neogozio interesei
 > erantzuten diela.
 > Inkesta horretan, beste galdera asko egiten dira azpiegituren inguruan.
 > Besteak beste:
 > - Jendeak Aeroportua nahi du Gipuzkoan
 > - Debabarrena eta Debagoienako jendeak oso ondo baloratzen du
 > Eibar-Gazteiz autopista.
 > - Debagoienak tranbia autopistaren azpitik baloratzen dute.
 > - Debabarrenan nahiko txarto baloratzen dute Ipuruako Futbolaren
 > Teknifikazio Zentroa.
 > Gehiago jakin nahi duenak, hemen dauka datuen txosten osoa .pdf
 > formatoan:
 > http://www.gipuzkoa.net/noticias/archivos/neurgi2006.pdfondo segi
 > Eneko
 >
 > _______________________________________________
 > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
 >
 > http://www.eibar.org/zerrenda
 >
 > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to