Berri txar batekin eten bihar dot Ixillaldi luzia.

Juanan

Fernando Muniozguren hil da
Fernando Muniozguren Urkiola (1950-XII-7, Eibar) gaur goizaldean hil 
da, azken hilabeteotan gaixo egon eta gero. Euskeraren alde egindako 
lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du; horrez gain, 
beste hainbeste esparru jorratu ditu, batez ere pentsalari eta 
komunikatzaile moduan.
Filosofian lizentziatua (Vincenneseko Unibertsitatea), irakaskuntzan 
hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, Eibarko 
Udalean euskara teknikaria eta Batzordeko arduraduna izan da hainbat 
urtetan eta gure herrian euskara zabaltzeko eta normalizatzeko 
zereginean aitzindaria izan da. …eta kitto! astekariaren sortzailea 
izateaz gain, izen bereko Euskara Elkartearen sorreran parte hartu 
zuen.
Ohiko kolaboratzailea izan da Argia astekarian, Egunkaria eta Berria 
egunkarietan eta Herri Irratiko eta Euskadi Irratiko iritsi 
irratsaioetan eta beste hainbat komunikabidetan. Euskararen 
normalizazioaren inguruan hainbat proposamen berri egin zituen eta 
beste bide batzuk zabaldu.

...eta kitto! Euskara Elkartea

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to