Ni urriñ-urriñ egon nintzan, apropos samar, umiekin eta.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/tags/mikellaboa

Gure Lili txikixa ilusionauta zeuan ea bere kantua kantauko ete zeban 
Laboak ("Lili bat..."), baina ez. Marije nere andrian kantua bai, kantau 
zeban halan holan.

Gari:

>Mikel Laboarena emozionante eta polita. Norbaitek esan zidan kontzertu
>aurretik agian ikusteko azken aukera izango zela, eta bai, nahiko
>justutxo ikusi nuen indarrez.

Bueno, Mikel Laboa aguretxua egunero ikusi geinke Donostiako Antiguan 
erosketak eitten, jendiakin barriketan, pasiuan... Fisikoki eta burutik be 
bai, ondo dabillela esango neuke.

Baina musikarako, ez, ez dago. Emotibua, akaso, baina triste samarra be 
bai, pobria. Sinbolo moduan eruan zeben, eta, ez dakitt ondo egin ete 
zeben. Bakian aldeko presentzia lokal euskaldun bat bihar bazan 
kontzerturako, beste baten ba izan zeikian. Nik uste dot Laboari etara 
detsen azken diskua be etara ein detsela, eiñ in detsela beste batzuek.

Bob Dylan. Banekixan aspergarrixa zala, eta konfirmau zan. Javi Pez eta 
Macaco, ez giñan geratu.

Ebentua... ez dakitt, odonostiarrismo hau, enfin, neri etxata larregi 
gustatzen. Zinemaldixa, marko inkonparablia, txorrada mordua herri 
probintziano baterako, eta Donostia hori da, herri probintziano bat. 
Hondartzako gure sektoreko girua be, ba bueno, jendia juaten da ba, suak 
ikustera plaiara... ba antzera, batzuk jarleku plegabliakin, barriketan, 
tarteka atento, giro hori. Laboaren kantu bat, harekin kantatzen gu, eta 
baten bat begira esanez moduan, "ostras, unos extraterretres".

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to