Zurriolako kontzertua amaitu aurretik alde egin nian bai, baina ez aspertuta, etsita baino.
Nik ez nian patrozinadorerik izan eta, ondorioz, nik ikusitako pelikula ezberdina izan zuan. Batetik, hondartzatik bertatik ikusi behar izan nian edo, hobeto esan, itsasbazterretik beretik. Eskerrak gero marea beharantza ari zela eta, beraz, tarteka-martekako olatuak ere gero eta beherago, bertan bildutakoei leku gehiago eskaini nahi izango baliguk bezala. Dena den, nere inguruan zeudenak ez zittuan, ez, Atxaga, Ruper eta bestelako artista jendea izan, bertan ustekabean tope egindako anaia, koinata eta parekoak baizik. Jendea uholdeka eta audioa iheska. Esango nikek bertaratu ginen erdiek ezer ikusi baino asmatu egin genuela eta bi herenek, berriz, ezer entzun baino sumatu. "Mikel Laboarena emozionante eta polita" diok hik. Ba... edo Julen Guerrero bezain negartia haiz edota benetan zahartzen ari nauk. Nik, behintzat, nahi baino aguretuagoa aurkitu nian Laboa eta, "elemental querido Watson... Elemental querido Watson" hura patetiko samarra. Nonbait benetan ondo bete zian telonero-funtzioa, nere inguruan inork ez baitzioan jaramonik ere egin. "Bob Dylan-ena, ni fu ni fa" diok hik heuk. Ba, tira, ez diat nik ezer gehiago esango. Tipoa ez nian gustoko izan orain dela 40 urte eta ez nauk honez gero aldatzen hasiko. Orduan... Zertara joan ote nintzoan? Ba... Donostialdean nengoean, bakearen aldekoa omen eta... ni bezalako rokero zaharrak agurtzeko aukera, rokerak ere tarteko, Elixabete Garmendia kasu. Hasteko, presentzia baino ez zuan nere funtsezko asmoa eta, egia esan, ez nian presentzia partaidetza bilakatzeko batere amurik topatu. Baina, tira, kobratu ere ez zidaten kobratu. Amatiño -------------------------------- Ni bai. Patrozinadoreak izan nituen eta ordaindutako ingurunean, eszenariotik gertuen zeuden gradetan egon ginen andrea eta biok. Toki aproposa VIP-ak ikusteko. Gure inguruan zeuden Atxaga, Ruper, Mikel Laboa (berea bukatuta), bere musikariak, Loquillo, Bumbury, Jesus Torquemada, Jabier eta Iñigo Muguruza, Mitxel Ezkiaga... eta abar luze bat. Mikel Laboarena emozionante eta polita. Norbaitek esan zidan kontzertu aurretik agian ikusteko azken aukera izango zela, eta bai, nahiko justutxo ikusi nuen indarrez. Bob Dylan-ena, ni fu ni fa. Pentsatzen dot fan sutsuak direnak disfrutatuko zutela, abesti zaharren bertsio guztiz orijinaletan oinarrituta izan bait zen. Nik lortu nuen hiru edo lau abesti ezagutzea, kasualitatez: Tambourine man (eskerrak tambourine entzun nuela, ezagutzeko), eta bis-etan kontzesio bakarrak "Like a rolling stone" (hau gutxienez ezagutzeko moduan jo zuten, publikoa lagun) eta "All along the watchtower" (Jimi Hendrix-en bertsioa ezagutzen nuelako). Nik musikariekin eta soinuarekin (pixka bat) disfrutatu nuen. Bob Dylanek publikoari eman zion tratua (nahiko eskasa) espero nuen. Tipo honek hainbeste jenderen aurrean jo du eta hainbeste diru izango du, nahi duena egiten duela. Pentsatzen dut publikoaren aurrean egoteko ilusio askorik ez duela izango. Bere musika jotzea gustatuko zaio, halako musikari finekin, eta horretara jartzen du indarra. Guri bizkarra eman zigun kontzertu osoan, eta gehienetan gitarrista bat parean jartzen zen. Apenas ikusi genuen tipoa beraz. Gainera, abesti gehienak hain arrotz jo zituenez, ezin melodia ezagunak jarraitu. Baina espero zitekeen. Berak pentsatuko du: "Aizu, ni musika jotzera nator, ez zirkoa egitera, asike hori ahal den modu onenean egingo dugu, bertsio berriak eta guzti. Hortik aurrera ez eskatu exibiziorik". Dylanek bukatu eta etxera. Eskertu nuen hitzaldirik ez egotea. Beldur pixka bat baneukan, bateronbatek tabladora igo eta usoa gora eta usoa behera horteradaren bat egingo ote zeban, baina ez. Aurkezlerik ere ez zan egon. Aspertuta etxera, Amatiño? Gari Amatiño(e)k dio: > Hamengo iñor egon ete zuan atzo Zurriolan? > > Nik hanka ein najuan... > > Amatiño > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
