ederra begitandu jatan omenaldixa, ohiko hiletak baino askoz be argixagua, sakonagua eta frexkuagua, ederto baten joan zan dana, joan mari larrartek amaitu ostian emon zostan ostikadia kenduta, gura barik hori bai
----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Thursday, July 20, 2006 9:51 AM Subject: Re: [eibar] Fernando Muniozguren Eibar.org-en Eta Kittok Interneten jarri dau Fernandoren omenaldian entzundakua: http://www.etakitto.com/laburrak1.htm --Luistxo Pako Aristiren poema: LAGUN BAT JOATEN ZAIGUNEAN Lagun bat joaten zaigunean ez dakigu nola jarraitu hurrengo esaldia. Zer esan behar dugu, argitara joan dela ala argia itzali eta teloia jaitsi diotela? Bizitza moduko esparru berri batean dagoela ala gure bihotzetan biziko dela betiko? Lagun bat hiltzen zaigunean ez dakigu nola deklinatu hurrengo aditza. Berak dena eman zuelako eman nahi genioke guretik dena; guretik hoberena eskaini nahi genioke bere hoberenaren edertasunarekin aberastu gintuenari. Ordea, isildu zaigunak entzungo al ditu gure jardunak? Fatalitateak ez du hitzik maite, baina guk bai, guk maite ditugu hitzak, eta horien artean, Fernandoren ekimenak jarraituz, euskarazko hitzak beste guztien gainetik: maite ditugu hitzak maite ditugunean izenak esateko besterik ez bada ere. Lagun bat desagertzen zaigunean jarri zaitezte erne: gutxien uste duzuenean, deblauki, bihotzean agertuko zaizue eta, aditzak deklinatzen laguntzeko, esaldiak nola jarraitu erakusteko. Niri horixe gertatu zait Fernando Muniozgurenekin: ezagutu ditudan pertsona maitagarrien zerrenda osatzera pasa da, eta asko poztu naiz berak hor egotea onartu duelako. --- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
