Larogeita hamar urteaz hil dok Gaizka Barandiaran jesuita mondragoitarra. Ehunen bat lagun bildu gaittuk gaur Loiolako elizkizunetan.
1960ko hamarkadan Tudelako kolejixuan ibilittako hainbat eibartarren filosofixa irakasle eta, ezkutuan, baitta euskal kanta, dantza, txistu eta bestelako "filosofixen" maixu be.
Nik 1972tik aurrera ezautu najuan, Z. ARGIAko "Zenbat Gara" informaziño-atalan irakurle sutsua zanezkero. Sarri jasotzen najittuan bere kartak, danetariko eritxixak emoten. Penagarrixa gero ez gorde izana...
Orduan gizon "zahartzat" najekan eta ni oin baiño gaztiagua zuan...
Euskal Dantzarien Biltzarrak eskelia jarri jetsak.
Hilletan zihar txistularin batek jo jok pare bat minutuko nahastia. Nik ez jakat bape belarri onik baiña, bihar bada, aurreskua, biribilketia, San Juan kantia, Agur Jaunak eta Iñazio Gure Patroia sumau jittuak bata bestian ondotik.
Goian bego, Gaizka
Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
