Egunon danori,
 
Ba ez neuan ni argazki hoietan, pasatako astian heldu nintzan Txinara ta oindiokan ez naiz Euskal Etxian egon, zapatu hontan jungo naiz bertara hango jendia ezautzeko.
 
Juan Ignacio Motiloa-k be uste dot badakixala nere barri, nahiz eta elkar ez ezautu, laneko nere nagusixak berakin hitzegin zeban ni hara noiala esateko.
 
Ez dakit lehenao Txinan egondakuak zarien ala ez, baina hau dana izugarrixa da, erderaz esaten dan moduan " a lo grande " eitzen dira hamen gauziak, hotel bat ein bihar dala, ba munduko hotel haundixena ein, kirol estadixua ein bihar dala, ba demaseko eraikiña ein, ...
Nere eritziz herri occidentalen garapen mailara heldu nahi dabe baina uste dot azkarregi doiazela biharbada, kontraste izugarrixak daoz ta, hotel moderno ta luxuzko etxien ondo onduan etxe izugarri apalak ta pobriak ikusten baitira, larregizko kontrastia aukeran. Halan da guztiz be, izugarri merezi dau herri hau bisitatziak.
 
Bueno, jarraituko dozue izaten nere barri, bertako euskal etxeko berrixei buruz be jakinan gainian eukiko zaittuet.
 
Ondo ibili.
 
( Ez dakit idazterako orduan nere eibaratar euskeria ona dan ala ez, badakizue, ikastolan beti batuaz idatzi dogu nahiz eta eibartarreraz hitzegin )  

Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Kaixo Alex:

Aurreko astean bialdu jestezen Shanghaiko Euskal Etxetik eztegu bateko
argazkixak. Hi be hor hago edo...?

Itxura danez kriston mobidia daok Euskal Etxe horretan. Juan Ignacio Motiloa
gasteiztarra ezautzen juat nik eta Iñaki Garmendia eibartarra be... nere
besuetakua dok¡

Hamendik aurrera korresponsala izango juagu.

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: miércoles, 26 de julio de 2006 8:46
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] Zerrendakide berria, Txinatik

Zerrendakide berria daukagu, Alex Arriola. Txinan bizi da, Shanghain. Hauxe
da bidali duena:


>From: bd sd <[EMAIL PROTECTED]>
>Subject: Eibartar bat Txinatik
>To: [EMAIL PROTECTED]
>
>Egunon,
>
> Alex Arriola da nere izena, Shangai-tik idazten daben Eibartarra. Oin
> dala gitxi heldu naiz Txinara ta herriko jendiakin hitzeiteko ( idazteko
> hobe esanda ) aukeria eskeintzen dozuela ikusi dot.
>
>Ez dakit oso ondo ze ein bihar doten bazkide izateko, badirudi 6 ? jarri
>bihar dirala, holan bada, esan zein dan kontu korrontian zenbakixa bertara
>dirua sartzeko Interneten bidez.
>
>Hontaz aparte ikusi dot blog-ak sortzeko aukeria be badakaula, oso ondo
>egongo zan nere argazkixak bertan lagatzeko.
>
>besterik barik, zuen erantzunan zain gelditzen naiz, agur bat Eibartarrak
>posta zerrendako kide guztixeri munduko beste punta honetatik.
>
>Ondo ibili.


Bueno, Alex. Ongi etorri.

Eibartarrak zerrendan parte hartzeko, ez da ezer behar, izena eman
aurkezpen publiko batekin eta listo. Hor bidali diguzu zurea, eta
honenbestez, mezuak jasotzen hasiko zara. Bidaltzeko ere, erraza daukazu:
--> [email protected] , eta denok jasoko dugu Txinako berri, seguro.

Elkarteko partaide izatea, eta bloga edukitzea, aparte da, baina Arrateko
Ama laster jarriko da kontaktuan zurekin hori bideratzeko. Eskerrik asko.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to