Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> writes:
 > 1. Lehen be esan neuan hi kapaz haizela botatzeko izkuan pare naizela
 > (danian burubelarri sartzen naizelako), gero isilttasuna leporatzeko
 > (hiruzpalau egun kanpuan nagualako) eta hurrenguan, barriz, "Et, et, 
et...
 > jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte" kontu hartzeko, nahizta hi heu, 
nahi
 > duanian (ez jatak piparrik interesatzen esan-da), alde eitteko gauza 
izan.

Oierrek:
Hau be, ez dok kasu bera. Koaliziñuen kasuan nere ezjakinttasun eta interes
faltia aittortu nebala uste juat: sartu doten tokittik hankia etara, eta 
agur
muy buenas. AHT-n kasuan hik ez daukak halako atxekirik: interesa BA DAUKAK, 
eta.

Amatiñok:
 > 2. Hik esandakoaz bat etorriko gaittuk ala ez, baiña nik dakidanez hamen
 > iñork ez deuk hiri alde eittiaittik konturik hartu, ez gairik ezarri, ez
 > isilttasunik gogoratu. Hik, ostera, tratatzen nok ni derrigorrian 
erantzun
 > biharko leukian takilla ofiziala banitzok moduan.

Oierrek:
Normala momentuz iñork ez konturik hartzia neria, ez nok isiltzen eta. Eta 
ni ez
haut tratatzen takilla ofizial lez. Azken mezu horretan ("irabazten goiaz") 
ez
nintzan heuri zuzentzen. ¡Baiña trapu gorrixa astindu orduko, han agertu 
zuan
barriro ixkua, takillatik barik txikerotik!

Amatiñok:
 > 3. Behin eta barriro siñistuta hago argumenturik onenak hiriak dirana. 
Hik
 > pentsatzia ondo daok... Baiña esatia? Hori bestiok esan bihar juagu. Hik
 > esatiak ez jakat bape meriturik eta, behin eta barriro esan biharra
 > sentitzen duanezkero, bajirudik ez haguala oso seguru.

Oierrek:
Ez, ez naok oso seguru. Ezagutzen doten bertsiño bakarra kontrakua dalako;
AHT-an ALDEKO ganorazko argumentaziñua falta jata iritzi propixua garatzeko,
informe ofizialetan agertzen diran hutsuniak betetzeko.



Eta benetan espero dozu informe ofizial baten aurkitzen ez dozun aldeko 
argumentaziñua zerrenda honetan jasotzia?




Amatiñok:
 > 4. Hamen danok jakaguz gai batzuk beste batzuk baiño gogokuago. Baiña ez 
dok
 > gero pentsauko hiriak diranik polittenak eta interesgarrixenak, ezta?
 > Gehixao be esango deuat, gai beraren inguruan (AHT, esate baterako),
 > batzuontzat zenbait arlo dittuk aittagarrixenak eta beste batzuontzat,
 > ostera, beste zenbait arlo. Ez dok gero pentsauko hiriak diranik AHTn
 > inguruko inportantienak, ezta?

Oierrek:
Betikua: foro honetan eztabaidatzen dana eztabaidatzen dok. Beste arlorik ez 
dok
agertu momentuz, eta hauxe diskutidu bihar.



Botatako edozein gaitik sortu leike eztabaida. Beste kontu bat da beste mezu 
batzuei erantzuteko zelako gogua dakazun (dakagun).


Amatiñok:
 > 5. Nik ez jakat bape arazorik AHT eztabaidatzen jarraitzeko. Arazua ez 
dok
 > hori. Arazua dok AHTz berba eitterakuan jarrera ezbardinaz dihardugula. 
Hiri
 > irakorri ezkero emoten jok onura publikua, borondate ona, herri jatorra,
 > interes gaiztorik eza, arazo garbixa eta errazoi zuzena hire aldian 
daozela.
 > Eta, ostera, onura pribatua, borondate txarra, arazo maltzurra, azpijana 
eta
 > arrazoirik eza... bestion aldian. Bapo, baiña orduan eztabaidan daguana 
ez
 > dok AHTa, beste zerbait baiño.

Oierrek:
Vide "Gizalege gitxiko mutila" harixa. Ez nauk barriro sasi horretan 
trabauko.

Amatiñok:
 > 6. Halandabe, eztabaidan jarraittu gura badok, jarraittu deigun. Begira, 
nik
 > proposatzen deuat hik laupabost edo sei puntutan laburtzia  zeintzuk 
diran
 > hire ustez AHTn kontrako arrazoirik nausiñak, eta ni konprometitzen nok
 > beste dozena erdi puntutan laburbiltzeko zeintzuk diran nere ustez aldeko
 > arrazorik haundiñak. Gero "herrixak" ikusiko jok.

Oierrek:
Ni baiño abots konpetentiagua dok Asier Arregi, eta harek behin baiño
gehixagotan esandako arrazoiekin refrito bat:

BIDERAGARRITTASUN EZA
- Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da
amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa.
- Aurrekontu osoa: 3.583.809.117 ¤ (2003ko prezioekin), egingo
denean...baietz 6.000 milioi euroak gainditu. Eraikuntza prezixuak
nabarmen gorantz doiaz. Zenbat tokatzen jako EAEko biztanle bakoitzari?
- Errentagarritasun azterketa: 1997an Españako Fomento Ministeritzak
egindakoa begiratu zeinke. Hipotesi bakarrian bez, ez da %6koa gainditzen.
- Irakurrita dakazu???????? Bermejo <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf>
- Holandako gobernuak enkargatutako beste koste-benefizio azterketa
batek, Utrecht eta Alemaniako muga arteko trenbide hipotetikoan, ondorio
bezala, azpiegitura hori ez egitiak, egitiak baino onura gehixago dakala
agertzen dau.
- Madrid-Sevillaren esperientzia. Madril-Bartzelonakuak be emaitza
negatiboak.



Gero ni kontserbadoria naiz. Agarrate saxo!



KALTE EKOLOGIKO LARREGI
- Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo
jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta
teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak
ezin dira aurrikusi.
- 33 milioi tona lur mugituko dira (EAE Komunitatean azken 20 urteetan
azpiegiturak egiteko mugitu denaren ERDIA).
- 106 km tunel, lur azpiko ibai eta akuiferoak izorratuko dituzte
Aralarren eta Aizkorrin: desoreka hidrologikoa (31 Km akuiferoren
suntsiketa) eta energetikoa. Honen eraginak aurrikusteko ahalmena duenik
ez da jaio gaurdaino.
- 200 km ingurutako azpiegitura berria. 14 zabal izango den plataforma
berria. Arabako lautadako zenbait puntutan 10 m baino garaiagoak izango
diren terraplenetan (tuneletako materiala nunbaiten sartu bihar). .
- Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko
tartean osasunarentzako kaltegarria)
- paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidian plantak
bkarrik, 400 Ha baino gehiago)
- energia kontsumoaren biderkatzia (tren arruntak baino 6 bider gehiago
kontsumitzen du)
- hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000
metro kubiko hondakin sortuko da)
- balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar
naturgune babestuak)
- Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia
espezieri kalte zuzenak...
- Hurrengo belaunaldixendako oinordekotza latza.


Kalte ekologikua, kristona. Baña hortik ez bada, errepidietatik egongo da 
kalte ekologiko haundia (oin baiño haundiaua) eta bardin hegazkiñetatik: 
gero eta prezio merkiagoak: gero eta hegaldi gehiago.


TRAFIKO ARAZORIK EZ DAU KONPONDUKO
- Hiriburuen arteko garraiua,
egiten diren garraiobideetako mugimenduen  %1,5era ez da heltzen.
Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra
dago. AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten deskue... Ez
deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero errepideetan
dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru urte barru.


Precisamente horregaitxik: kamioi gehiago egongo diralako, jarri bihar da 
ihesbide bat. Hiriburuen arteko mugimenduan arrazoia emotetzut. Ez jata bape 
gustatzen: baña tendentzia gune garrantzitsuak potolitzia da... herrixei 
portzulo emonez, noski.


EJEKUTIBUENDAKO ABIOI BIDAIA LABURREN ORDEZKUA DA
Oraingo prezixuak erreferente onak dira RENFE
<http://www.renfe.es/ave/madrid_lleida.html>
Madril-Zaragoza, adibidez: turista 39,60 ¤, preferente 58,40 ¤, Club 70,90 ¤
Sevillatik Lleidara jun biarra euki ezkero: 69,80 + 55,00 = 124,8 ¤
bromia (eta "turista" bezala), eta jun bakarrik (hori bai, bueltatu
ezkero %20ko beherapera).



Eta hori zegaitxik dago txarto? Exekutibuak egongo dira: hemen ez bada, 
beste toki baten. Hemen baldin badaoz, diru eta lan gehiago gure herrian. 
Nik nahiago dot exekutibuak hemen aritzia golfian Txinan baiño. Ez dira lan, 
diru eta aberastasun iturri ala?




Oin bai, opor onak izan.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to