Lagun bat izan neban Txinan biharrian. Urte baten egon zan, 
espainola irakasten barrukaldeko uri batean, "negozio-eskola" batean ero. 
Ideia bat egitteko, topikoak dino txinatarren janarixan oinarrixa arroza 
dala, ba bera zeguan tokian, toki otza zala eta, jateko nagusia ez zan 
arroza, garia baino.

    Beste topiko batek diño txinatarrak pobreak dirala... baina igual 
zuzenagoa da esatia desberdintasun handixak dagozala, eta seguru Shangai 
horretan eredu edarra dala. Behin Gasteizen topatu neban Txinatik etorritako 
bere ikasle batekin, halako batean ikasleak ordenadore portatila atara eta 
lagunak esan eustan: "Ikusten dozu, ordenadore portatila, web-cam-ekin... 
holakuak hemen ez dira hainbeste ikusten. Bueno ba nire hango ikasleak denak 
berdin, nirekin dagozanak behintzat ez dira pobriak."

    Ez dakit zenbateraino egixa dan, nire zalantzak ditut, baina esate eban 
beste gauza bat zan Txinak ez zeukala benetako batasunik. Hizkuntzetan, 
esate baterako, "txinatar mandarina" eta "txinatar kantondarra" esaten dan 
arren bata eta bestian artean dagoen antzekotasuna  oso eskasa dala, 
"espainiera eta alemanaren bestekoa" esaten eustan. Harluxet entziklopedian 
"txinera" berba beitzen badozue zeozer diferente diño, diferente... baina 
antzekoa.

    Haren esanetan Txina batzen daben gauza bakarra bertako Alderdi 
Komunista da.

    Ez dakit Txinan bizitzea neketsua izan ote leiken, baina interesantea 
behintzat seguru baietz.

    Ah! Esaten zeban beste gauza bat. Hara jun baino lehenago bekarioa zan 
unibertsitatean, bibliotekan. Hara joan eta europarrentzako soldata emoten 
eutsen. Hemengoen aldian soldata normaltsua, baina hanguekin konparatuta... 
maharaja baten moduan bizi zeikean, nahiz eta berak ziñuanez aparteko 
zaletasunik eduki ez. Ba horixe, Alex, ondo bizi! ;-)

    Imanol Trebiño.


----- Original Message ----- 
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, August 02, 2006 1:26 PM
Subject: Re: [eibar] Er: Zerrendakide berria, Alex Arriola


Ono etorri, Alex!
Txinatik barrixak1 Zerrendia indarberrittuko dabe
Kontuz txinuekin, asko eta berezixak dira eta
leire


> Aupa Alex, ongi etorri !!!
>
> Shangai badaok rugby talderik?
>
> Asier Arregi
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to