Gabon danori ( egunon Euskal Herrixan ),
Aste guztixan Zhejiang-go probintzixan ( Shangai hegoaldian ) egon da gero lanian, azkenian atara dot momentu bat zerrendia begiratzeko, hamen erantzunak banaka banaka :
Ander, hiztegixan beiratu ta gero, txokolatia zhuguli esaten da baina ziur
pronunziatzerakuan xakoli ala halako zerbait esango dala, hitzegingot nere
laneko txinuekin ta erantzungo detzut.
Luistxo, kuriosidadia dakat zure arrebiak Txina Hegoamerikan parekua dala
esaten dabelako, ez naiz ni inoiz egon hegoamerikan baña ez dot uste oso
berdinak diranik.
Txinuen ezaugarri nagusixa neretzako ( occidentala naizen aldetik ) zu ondo egoteko edozer gauza eitzen dabela da, hau da, edozer nahi dotela, ba eskua altzatzerik besterik ez
dakat segiduan bost txino nere ingurura etortzeko nere nahi guztixak betetzeko. Piskabat tristia da baina laneko txino batek esan zeztan moduan, poltsikua diruz beteta dakagun atzerritarrak gara beretzako, ta dirua tartian daonian ...
Halan da guztiz be, galdetu arrebiari.
Asier, eskerrikasko rugby taldianagaittik, saiatuko naiz kontaktuan jartzen.
Bestela dana ondo Asia aldian, gaur pare bat tifoi datoz oin naon herrira ( Ningbo ) ta ez dakigu oindiokan bixar hegazkinik hartzerik izango ote dogun.
Beste guztiendako, agurrak ta ondo ibili oporretan ( bestiok lanian gaozan bitartian ).
Alex.
Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Aupa Alex:
Jakingo dozu honezkero...baiña Shanghai Star izeneko taldia ei dago.
Oporretan zagozienei:
OPOR ON !!!!!!!
eta lanian gaozenontzat: ZORIONAK!!!! barixaku............
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
