OK Amatiño. Arrazoi nahikua "etéreuak" dittuk nere gustorako, baiña tira. 
Esan gura dot, gehixago begittantzen jatazela irizpide orokorrak, arrazoi 
objetibuak baiño (numeruak, neurrixak, kopuruak).
Bete juagu hik proposatutako jokua.
Penia dok, Luistxok diñuan legez, ez dagola joko hontara jokatzerik (gero 
ondorioztatzen dan eztabaidiakin) hondeamakiñak daukenekin. Ez oin, ezta 
bere sasoian prozedimentuari atxekixak ipintzeko aukeria egon zanian be.
O. 

 

> Subject: [eibar] 
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1" 
> 
> Oso ondo, hi. Hona oi� nere bost errazoirik nausi�ak. 
> 
>  1. Egitasmo estratejikua. 
> AHTn egitasmua estratejikua dok. 1980-84ko lehen Eusko Jaurlaritziak 
> estreinako azaldu juan eta, geroztik, azken 25 urtiotako herri- eta 
> gizarte-erakunde guztiek aldarrikatu izan juek.
>  2. Egitasmo europarra. 
> AHTia egitasmo europarra dok. Eztabaidatu leikek nundik eta zelan pasatu. 
> Bai�a ez daok erantzukizun sozial edo politikodun i�or Lisboa-Madrid-Paris 
> AHTia Euskal Herritik ez pasatu biharra defenditzen dauanik.
>  3. Euskal Hirian egitasmoa.
> Izatez, europar egitasmua Hendaia-Gasteiz baino ez zuan. Bai�a euskal 
> erakundeeri esker ezarriko jakok Bilbo eta Iru�an arteko trabesa. Ondoren, 
> bost euskal uriburuen arteko lehen intercityxa izango dok. Euskal Hiria 
> poesia baino zeozer gehixao dok... ala ez dok izango.
>  4. Egitasmo demokratikua.
> Ez, soillik, alderdirik gehixenak alde daozelako eta hauteskundiak irabazi 
> jittuan koalizi�uak bere programan aindu zebalako. Baitta ezein alderdik ez 
> daualako funtsian AHTrik ein ez dein nahi.
>  5. Egitasmorik ezan eragi�a.
> AHTn eragi�an kaltiak planteatzen dittuk, banan-banan eztabaidagarri diranak, 
> oin dala 100 urteko trenan eragi�a edo oin dala 30 urteko Bilbo-Baiona 
> autopistiana eztabaidagarri izan zittuan moduan. Bai�a gaur egun i�undik be 
> eztabaidagarri edo eutsigarri izango ez litxakiana zera dok:  trenik eta 
> A8rik ezan kaltia. 
>  Amati�o

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to