abuztu guztian kontu horri bueltaka: zergaittik dira oporrak abuztuan 
eta ez uztailan?

Azken baten, uztailan eguna luziagua da, egualdi hobia (normalian, 
behintzat...), urtia bi zatittan hobeto banatuko leuke...

Arrazoi historiko-sozialen bat egongo da, jakiña, baina ezin topau.

Arrazoiren baten bila, Amabirjiñia bakarrik etortzen jata burura. 
Amabirjiña eguna jai haundixa izan da beti, hasierako oporrak horren 
inguruan pilatuko ziran, eta gero abuztu guztira zabaldu...

Beste toki batzuetan be holan da? Kontu española da abuztuko oporrena?
Autopistak begiratuta, badirudi Europan be abuztuan hartzen dittuela 
oporrik gehixenak.

Kafe orduan be horren inguruan jardun dogu, baina erantzunik ez.
Hori bai, "Oporrak uztailan" plataformia sortzekotan gaoz.

Asier




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to