Mezulariaren webgunean jartzen du saioa 18:00etatik 22:00etara dela
 
euskadi irratiaren gaurko programazioan berriz 19:30etatik 20:00etara
 
atzo desberdin
 
entzuleok zehaztasuna behar izaten dugu gure ordutegiak antolatzeko  
 
 
----- Original Message -----
Sent: Wednesday, September 06, 2006 9:11 PM
Subject: [eibar] Nork agintzen du Euskadi Irratian?

Edozer eteten da trafikoaren berri emateko (egundoko pelmada), baina kirol emanaldirik kutreena ezin eten ezta ALBISTEAK EMATEKO ERE!!
 
Gaur bertan, lauretan berriro Espainiako Itzulia. "Arratsaldekoa" saioa bost eta erdietan zen sartzekoa, baina kirol esatari batek halako batean saioa seiak arte luzatzea erabaki du, lasterketa ordurako bukatua zen arren.
 
Horrek zer esan nahi du, Arratsaldekoek prest zutena pikutara joan dela?
 
Eta nola hartzen dute: "beno, ez dio axola, total berdin-berdin kobratuko dugu eta lan gutxiago..."
 
edota "doazela popatik hartzera gure lana itotzea halako larderiaz erabakitzen duten harroputz horiek eta haizea ematen dien gizartea"?
 
Espainiako Vueltak hiru aste behar ditu. Vueltaren erruz ari dira Mezularien tertulia horrenbeste geroratzen?
 
Usabiaga oso ona da, orobat Mayo, baina askoz ere hobea zen Mezularien tertulia. 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to