|
Halako bidaietatik, urrinera eta
umiekin, antolaketa emoten desta interesantiena, esperientziaz, ez hain urrin
joanda, badakidalako umiekin dana konplikatzen dala. Holaxe da eta nire
aurriritzixak dira?
Zer da, Kaliforniara zoiazela
erabaki, hango aireportu baten agertu, kotxe bat alkilatu eta hotelak-eta
"agertuko dira"?
Eta kontzientziatuta jun, umiak
aspertu egitten dirala badiñue... izorratu deitezala baina ez gaitzatela
izorratu eta pazientzia?
Badakik interes praktikoangattik
galdetzen dotela.
Ondo segi.
Imanol
----- Original Message -----
Sent: Wednesday, August 30, 2006 1:07
AM
Subject: Re: [eibar] Uda ederra
On 8/19/06, Imanol
Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>
wrote:
Hau bai uda edarra
kalefaziñua ipintzekotan nago
it Abuztuaren 19an idatzi
zenuela hau ikusten dut. Egun horretan, Baker izeneko leku batean egin genuen
gaua. Termometro erraldoi batek (diotenez, munduko handiena, neoi eta
bonbilekin 5 solairuko alturakoa), 118 Farenheit markatzen zuen. Orduan ez
genekien zenbat zen hori.
Etxera bueltan jakin dudanez, 47 gradu
pasa.
Ondo ote zegoen? hurrengo goizaldean, 108raino jaitsia zegoen
tenperatura... Goizaldeko freskura.
Nekez pentsatuko nuke euskaldunek
hori agoantatuko luketenik, baina 2 eta 8 urteak umeak ere, lasai asko ibili
ziren. Basamortuan dago Baker, Mojaveko basamortuan, Kalifornian. Eta oso
desberdina da bero lehor hori, ikaragarri bero egiten du, bai, baina ez zara
izerditzen hemen 30 gradurekin blai jartzen zaren bezala.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/228626366/
Farenheit
konbertsorea: http://www.wbuf.noaa.gov/tempfc.htm
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|