Imanoltxu: > Halako bidaietatik, urrinera eta umiekin, antolaketa emoten desta > interesantiena, esperientziaz, ez hain urrin joanda, badakidalako umiekin > dana konplikatzen dala. Holaxe da eta nire aurriritzixak dira? >
Gaixotasun edo ezbehar baten kasuan seguruak edo Osakidetzak zer diñuan ikusi behar. Informaziño horrekin babestuta edo behintzat jakiñan gaiñian juan giñan, baina ez genduan premiñarik euki. Kalifornian ez dago denge edo malariarik. Los Angeles urriñ dago, eta bidaia luzia eta astuna da, baiña umiak aguantatzen dabe, nausixak aguantatzen dogun moduan. Behin hara juanda, umiekin ibiltzia... Miloika guraso bizi da umiekin Kalifornian, Euskal Herrixan baiño gehixago. > Zer da, Kaliforniara zoiazela erabaki, hango aireportu baten agertu, > kotxe bat alkilatu eta hotelak-eta "agertuko dira"? > Lehen gaberako (edo gabetarako) onena hartuta izatia. Aireportutik gertu-edo, deskantsatzeko, eta mugan galdera etorri leikelako ea nora zoiazen. Gero, bai, kotxia alkilatu, eta aurrera. Kotxe barik ez saiatu mugitzen. San Francisco edo New York konpakto samarrak dira, eta metrua eta transporte publikua badake. Baina hiri gehixenak ez dira hala. Ez Los Angeles, ezta herri txikixaguak be ez. 3000 laguneko herri bat txikixa izango dala pentsau zeinke, baina azaleran haren neurrixa amerikanua da. Kotxiendako pentsauta egindako herrixak dira, ez oiñezkuendako. Gure Peru segiduan konturatu zan: "Hemengo herriak kotxez ibiltzeko egin dituzte!" Umiak lotzeko silla berezirik hartu baiño lehen, egin kalkuluak: merkiago da bertan erostia silla barrixak, kotxiakin harek egun batzuetan pagatzia baiño. Horixe egin genduan, kotxia alkilatu, eta lelengo gauzia, zentro komertzial batera sillak erostera (2 eta 8 urteko umiak dakaguz). Kajak gorde, eta bueltarakuan, abioian fakturatu genduzan beren kajetan sartuta. Ameriketan ibiltzeko, kruziak pixkat arraruak dira, baiña halako baten hartzen detsazu trukua. Kotxiak oso erosuak dira, automatikuak. Karretera mapa onak eskuratu, eta kopilotua ona izan dadila mapa irakurtzen, eta gidarixa kopilotuai segitzen. Kaliak eta karreterak, beren numero eta norabidiekin kontrolatu, west, north, south... Horrekin egon bihar da atento kopilotua, behin jakinda nora juan nahi dan. Motel edo hoteletan lau lagunentzako lekua errez topatzen da. Bi Queen Size bed, hori eskatu. Kupoiekin osatutako rebistak-eta egoten dira, han-hemenka, motel kate batzuetan edo atrakziñuetan deskuentuak-eta emoten dittuenak. Danak hartu. > Eta kontzientziatuta jun, umiak aspertu egitten dirala badiñue... > izorratu deitezala baina ez gaitzatela izorratu eta pazientzia? > Pazientzia. Ikusi-makusi eta ahoz kotxian jolastu leikezan beste jolas batzuekin preparauta juan. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
